LIVING ROOM MUSIC
Maiatzak 22, asteazkena, 11:00h
Maiatzak 23, osteguna, 9:30h eta 11:00h
Lekuona Fabrika
Badira bi hamarkada baina gehiago Musikastek Errenteriako lehen hezkuntzako ikasleei kontzertu didaktikoak eskaintzen hasi zenetik. Bertan herriko ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako ikasleek parte hartzeko aukera izan dute. Aurten, Euskadiko Orkestra Percussion Groupekin elkarlanean eta Euskadiko Orkestraren Musika Gelak ekoitziko ditu.
Errenteriako 1300 haurrek baino gehiagok izango dute kontzertu hauetaz gozatzeko aukera maiatzaren 22an eta 23an Lekuona Fabrikan, Errenteriako publiko gazteenari musikarako sarbidea sustatuz.
Euskadiko Orkestra Percussion Group, Igor Arostegik, Gorka Catedianok, Athony Lafarguek, Hector Marquesek eta Ana Egiazabal aktoreak osatua, Mikel Cañada gidoilari dela, kalitate artistiko eta pedagogiko handiko ikuskizuna bermatzen du.
Euskadiko Orkestra Percussion Group
Igor Arostegi
Gorka Catediano
Anthony Lafargue
Héctor Marqués
Ana Egiazabal, aktorea
Mikel Cañada, antzezlanaren gidoia
Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren Ekoizpena
LIVING ROOM MUSIC
Lau musikari hiri urrun bateko apartamentu batean giltzapetuta geratzen dira, eta bertatik ezin dira inola ere atera. Nahastuta eta urduri, etxeko txoko eta objektuak ikertzen hasten dira, musika pixka bat egiteko: mahaiak, koilarak, haizemaileak, ura, lanparak, lorontziak, eskailerak, eskuak, ahotsak, etab.
John Cage | Living Room Music I, II |
Chris Brooks | Stick Schtick |
Jesús Salvador “Chapi” | Bidomanía |
Matthieu Benigno, Alexandre Esperet,
Antoine Noyer (Cie Kahlua) |
Ceci n’est pas une balle |
Silvia León | Aire rítmico |
Koji Kondo / mold, Frédéric Chambon | Super Mario Bros |
Mátyás Wettl | Nocturne |
Organizan
Promueven
Colaboran