PAVEL GOMZIAKOV, Biolontxeloa
JOSU OKIÑENA, Pianoa
Ganbera Musika
Maiatzak 23, osteguna 19:00etan
Madalena Ermita
JOSU OKIÑENA
https://www.josuokinena.com/es/inicio
Andoainen jaio zen 1971n, eta bere jardun profesionala ikerkuntza eta interpretazioaren eremuan garatu ditu. Valladolideko Unibertsitatean doktorea da eta piano sari ugari jaso ditu. Felix Lavillarekin ikasi zuen, ondoren Julliard Schoolen eta Maria Curciorekin. Graduondoko ikastaroak eman ditu hainbat unibertsitatetan, eta munduko areto ospetsuenetan aritu da. Halaber, Nazioarteko Jaialdi ospetsuetan parte hartu du eta orkestra ospetsuekin kolaboratu du. 2011ko martxoan Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Orfeoiaren ikerketa-saria jaso zuen. 2019an Reno/Nevadako Unibertsitateak The History of Basque Music monografia argitaratu zuen eta, 2021ean, Deustuko Unibertsitatearekin batera, La interpretación musical como proceso artística y científica: dos dimensiones complementarios saiakera argitaratu zuen. Egun, euskal kultura-ondarea berreskuratzen jarraitzen du, eta Pavel Gomziakov txelistarekin batera argitaratu duen euskal errepertorioaren grabazioa nabarmendu behar da.
PAVEL GOMZIAKOV
Vótkinsk-en — Tchaikovskyren jaioterri berean — jaio zen 1975ean, eta Europa osoan, Hego Amerikan eta Japonian emanaldiak eskaini ditu. Bakarlari gisa gonbidatu dute Japoniako Filarmonika Berriak, Londresko Ganbera Orkestrak, Montpellierreko Orkestra Nazionalak, Kansaiko Orkestra Filarmonikoak eta Lilleko Orkestra Nazionalak, besteak beste, eta Jesús López Cobos-en, Christopher Warren-Green-en eta Trevor Pinnocken zuzendaritzapean jardun izan du.
Halaber, San Petesburgoko White Nights jaialdian parte hartu zuen, Valery Gergievek gonbidatuta. Maria João Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu Parisko Eliseo Zelaien Antzokian, Genevako Victoria Aretoan, Madrilgo Errege Antzokian, Vienako Köln Philharmonie eta Konzerthausen, Lisboako CCBn eta Tokyoko Sumida Tryphony Aretoan. 2009an Deutsche Grammophon zigiluarekin argitaratutako Chopinen azken lanen grabazioak Grammy sarietarako izendapena jaso zuen.
Tomás Garbizu |
El clavecín vasco |
– Gabota– Ixil – ixilik– Belatsarena– Minueto |
|
José Antonio de Donostia |
El mendigo moribundo |
Gespräch |
|
Félix Lavilla |
Visaneta |
Anderegeya |
|
Nana |
|
Vasca |
|
Jesús Guridi |
Canzonetta |
Maurice Ravel |
Vocalise-étude en forme de habanera |
Sonate pour violon et piano (posthume) |
|
Claude Debussy |
Sonate pour violoncelle et piano |
– Prologue: Lent, sostenuto e molto risoluto– Sérénade: Modérément animé– Final: Animé, léger et nerveux |
JOSU OKIÑENA
https://www.josuokinena.com/es/inicio
Andoainen jaio zen 1971n, eta bere jardun profesionala ikerkuntza eta interpretazioaren eremuan garatu ditu. Valladolideko Unibertsitatean doktorea da eta piano sari ugari jaso ditu. Felix Lavillarekin ikasi zuen, ondoren Julliard Schoolen eta Maria Curciorekin. Graduondoko ikastaroak eman ditu hainbat unibertsitatetan, eta munduko areto ospetsuenetan aritu da. Halaber, Nazioarteko Jaialdi ospetsuetan parte hartu du eta orkestra ospetsuekin kolaboratu du. 2011ko martxoan Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Orfeoiaren ikerketa-saria jaso zuen. 2019an Reno/Nevadako Unibertsitateak The History of Basque Music monografia argitaratu zuen eta, 2021ean, Deustuko Unibertsitatearekin batera, La interpretación musical como proceso artística y científica: dos dimensiones complementarios saiakera argitaratu zuen. Egun, euskal kultura-ondarea berreskuratzen jarraitzen du, eta Pavel Gomziakov txelistarekin batera argitaratu duen euskal errepertorioaren grabazioa nabarmendu behar da.
PAVEL GOMZIAKOV
Vótkinsk-en — Tchaikovskyren jaioterri berean — jaio zen 1975ean, eta Europa osoan, Hego Amerikan eta Japonian emanaldiak eskaini ditu. Bakarlari gisa gonbidatu dute Japoniako Filarmonika Berriak, Londresko Ganbera Orkestrak, Montpellierreko Orkestra Nazionalak, Kansaiko Orkestra Filarmonikoak eta Lilleko Orkestra Nazionalak, besteak beste, eta Jesús López Cobos-en, Christopher Warren-Green-en eta Trevor Pinnocken zuzendaritzapean jardun izan du.
Halaber, San Petesburgoko White Nights jaialdian parte hartu zuen, Valery Gergievek gonbidatuta. Maria João Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu Parisko Eliseo Zelaien Antzokian, Genevako Victoria Aretoan, Madrilgo Errege Antzokian, Vienako Köln Philharmonie eta Konzerthausen, Lisboako CCBn eta Tokyoko Sumida Tryphony Aretoan. 2009an Deutsche Grammophon zigiluarekin argitaratutako Chopinen azken lanen grabazioak Grammy sarietarako izendapena jaso zuen.
Tomás Garbizu | El clavecín vasco |
– Gabota
– Ixil – ixilik – Belatsarena – Minueto |
|
José Antonio de Donostia | El mendigo moribundo |
Gespräch | |
Félix Lavilla | Visaneta |
Anderegeya | |
Nana | |
Vasca | |
Jesús Guridi | Canzonetta |
Maurice Ravel | Vocalise-étude en forme de habanera |
Sonate pour violon et piano (posthume)
|
|
Claude Debussy | Sonate pour violoncelle et piano |
– Prologue: Lent, sostenuto e molto risoluto
– Sérénade: Modérément animé – Final: Animé, léger et nerveux |
Organizan
Promueven
Colaboran