KUKAI – Txalaparta

Dantza

Maiatzak 18, larunbata 19:00ean

Lekuona Fabrika

Txalaparta-4015

KUKAI

https://kukai.eus/

Kukai Dantzak 2009an bere dantzarekiko begirada berri bat eskaintzeko sormen-ildo bat hasi zuen jatorri artistiko desberdinetako koreografoei egindako gonbidapenean oinarritua. Jon Maya eta Jesus Rubioren arteko enkontrutik zuzendaritza artistikoa osatzen duten sortzaileek prozesu bat abiatu zuten, eta, horren ondorioz, konpainiak errotiko dantzan oinarritutako sorkuntza garaikidearen estiloa garatzen jarraitu du.

Marcos Morau, Sharon Fridman edo Cesc Gelabertekin izandako topaketetatik sortutako proposamenen ondoren, Jesús Rubio Gamorekin izandako topaketa urrats berri bat da konpainiaren garapenean. Kukai Dantzak bi mugimendu hizkuntza berean osatzeko eta konposizio dinamikak osatzen dituzten bi indar handi horiek, Rubioren indar zirkularra eta konpainiaren dantzarien indarra, batzeko erronkari aurre egiten dio.

Txalaparta Kukai Dantza eta Jesus Rubio Gamoren arteko topaketatik sortutako sorkuntza berria da. Ez du mugarik, askatasun-eremu bat da, non unibertso komun berri bat eraiki ahal izango den, bakoitzaren berezko identitateari uko egin gabe.

Zazpi interprete errotiko dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalaean murgiltzen dira. Lurretik sortzen den erritmoa, orainean durundi egiten eta ahots eran euri-jasan erortzen den memoriaren eta geroaren artean eraikitako gorputzen gainean.

Txalapartak jotzen dutenek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ez da gertatutako Soinuaren jabe; ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihartzen da kolpea. Nor bere gorputza sakonago entzun eta hautematen da: hegaldi bihurtzen. Ekintzaren potentziak ugaritu egiten dira, eta agerian uzten dute gu geu garen materia-nahaspila askotariko hori.

Kukai Dantza

Jon Maya Sein, proiektuaren zuzendaritza

Jesús Rubio Gamo, koreografia

Jesús Rubio Gamo eta Jon Maya Sein, zuzendaritza artistikoa

Doltza Oar-Arteta Torrealdai, sormen produkzioa

Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Izaro Urrestarazu, Nerea Vega, Urko Mitxelena, jokalariak

Aitor Etxebarria, musika konposizioa

Aitor Beltran, txalaparta konposizioa

David Bernués, argi diseinua

Leire Santillán, jantzien diseinua

Imanol Elizasu, ahots teknikan aholkularia

Elena García, produkzioa eta administrazioa

Acrónica Producciones, lantalde teknikoa

Doltza Oar-Arteta, biraren koordinazioa

Koprodukzioa: Errenteriako Udala, Malandain Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia

Erakunde laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Etxepare Euskal Instituoa, INAEM, Laboral Kutxa

Organizan

Purple & White Modern Statistics Graph (2)

Promueven

Purple & White Modern Statistics Graph (3)

Colaboran

2023 Eresbil dokumentuak dokumentuaren kopia (2)