IGNACIO ARAKISTAIN, Andra Mari Abesbatza
Organo emanaldia, eta musika liturgikoa
Maiatzak 19, igandea 10:30ean
Maria Donea Zeruratzea Parrokia
IGNACIO ARAKISTAIN
Azpeitian jaio zen 1998an, eta 7 urterekin hasi zituen piano ikasketak. Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten Junkal Guerrero irakaslearekin. Aldi berean, organoa jotzen hasi zen Jose Luis Frantzesenaren zuzendaritzapean. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan tekla kategorian saritua izan da, baita Enrique Lartundo fundazioaren Donostia Hiria Piano Lehiaketan ere. Hirugarren saria ere jaso zuen Burgosko Francisco de Salinas lehiaketan Hainbat musika ziklotan parte hartu du, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Zikloan, Bizkaiko Hotsak zikloan eta Nafarroako Organorako Musika Zikloan, besteak beste. Musikeneko organo ikasketak kalifikazio gorenekin amaitu zituen, besteak beste, Esteban Landart, Monica Melcova eta Karol Mossakowksirekin ikasi zuelarik. Hainbat kultur proiektutan etengabe parte hartu izan du, eta nabarmentzekoa da konposizio propioekin grabatutako Galerak (2019) diskoa. Ganbera-musikaren arloan aipagarriak dira Peio Irigoyen txistulariarekin eta Garazi Navas akordeoi jotzailearekin egindako lanak. Halaber, 2022ko urtarrilean, Donostiako Orfeoia-Musikene VI. saria eman zioten, Valentin Larrea (1876-1970) konpositoreari buruzko lanagatik. Gaur egun, masterreko ikasketak egiten ari da Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean, Pier Damiano Peretti maisuarekin.
Coral Andra Mari Abesbatza
https://www.andramariabesbatza.eus/
Errenterian 1966an José Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.
Gure herrian sortutako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, José Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, Ph. Herreweghe, J.J. Mena, A. Boreyko eta A. Orozco-Estrada, maisu handiek zuzenduta.
Egun Andoni Sierra da erakundearen zuzendari artistikoa.
Concierto de órgano 10:30h |
|
|
|
José Mª Goicoechea |
Sonata ambiental– Entrada |
Pedro Aizpurua |
Meditación |
José Mª Goicoechea |
Momentos litúrgicos – nº 13, Íntimo |
Pedro Aizpurua |
Eyú |
|
|
Música litúrgica de Pedro Aizpurua y José Mª Goicoechea 11:00h |
|
|
|
José Mª Goicoechea |
Momentos litúrgicos – nº 1, Maestoso organoa |
Pedro Aizpurua |
Damu – otoitza I |
Pedro Aizpurua |
Aintza zeruetan II |
José Mª Goicoechea |
Sanctus – Benedictus (Missa Brevis en honor de San Francisco Javier) |
Pedro Aizpurua |
Gure Aita |
José Mª Goicoechea |
Agnus Dei (Missa Brevis en honor de San Francisco Javier) |
José Mª Goicoechea |
Bendigo tu presencia |
Pedro Aizpurua |
Ave Maria |
Andra Mari AbesbatzaIgnacio Arakistain, organoaAndoni Sierra, zuzendaria |
IGNACIO ARAKISTAIN
Azpeitian jaio zen 1998an, eta 7 urterekin hasi zituen piano ikasketak. Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten Junkal Guerrero irakaslearekin. Aldi berean, organoa jotzen hasi zen Jose Luis Frantzesenaren zuzendaritzapean. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan tekla kategorian saritua izan da, baita Enrique Lartundo fundazioaren Donostia Hiria Piano Lehiaketan ere. Hirugarren saria ere jaso zuen Burgosko Francisco de Salinas lehiaketan Hainbat musika ziklotan parte hartu du, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Gipuzkoako Organo Erromantikoaren Zikloan, Bizkaiko Hotsak zikloan eta Nafarroako Organorako Musika Zikloan, besteak beste. Musikeneko organo ikasketak kalifikazio gorenekin amaitu zituen, besteak beste, Esteban Landart, Monica Melcova eta Karol Mossakowksirekin ikasi zuelarik. Hainbat kultur proiektutan etengabe parte hartu izan du, eta nabarmentzekoa da konposizio propioekin grabatutako Galerak (2019) diskoa. Ganbera-musikaren arloan aipagarriak dira Peio Irigoyen txistulariarekin eta Garazi Navas akordeoi jotzailearekin egindako lanak. Halaber, 2022ko urtarrilean, Donostiako Orfeoia-Musikene VI. saria eman zioten, Valentin Larrea (1876-1970) konpositoreari buruzko lanagatik. Gaur egun, masterreko ikasketak egiten ari da Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean, Pier Damiano Peretti maisuarekin.
Coral Andra Mari Abesbatza
https://www.andramariabesbatza.eus/
Errenterian 1966an José Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.
Gure herrian sortutako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, José Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, Ph. Herreweghe, J.J. Mena, A. Boreyko eta A. Orozco-Estrada, maisu handiek zuzenduta.
Egun Andoni Sierra da erakundearen zuzendari artistikoa.
Concierto de órgano 10:30h | |
José Mª Goicoechea | Sonata ambiental
– Entrada |
Pedro Aizpurua | Meditación |
José Mª Goicoechea | Momentos litúrgicos – nº 13, Íntimo |
Pedro Aizpurua | Eyú |
Música litúrgica de Pedro Aizpurua y José Mª Goicoechea 11:00h | |
José Mª Goicoechea | Momentos litúrgicos – nº 1, Maestoso organoa |
Pedro Aizpurua | Damu – otoitza I |
Pedro Aizpurua | Aintza zeruetan II |
José Mª Goicoechea | Sanctus – Benedictus (Missa Brevis en honor de San Francisco Javier) |
Pedro Aizpurua | Gure Aita |
José Mª Goicoechea | Agnus Dei (Missa Brevis en honor de San Francisco Javier) |
José Mª Goicoechea | Bendigo tu presencia |
Pedro Aizpurua | Ave Maria |
Andra Mari Abesbatza Ignacio Arakistain, organoa Andoni Sierra, zuzendaria
|
Organizan
Promueven
Colaboran