Amaierako kontzertua
Jesús María García Aréjula, baritonoa
ANDRA MARI ABESBATZA
Andoni Sierra, zuzendaria
EUSKADIKO ORKESTRA
Baldur Brönnimann, zuzendaria
Maiatzak 25, larunbata 19:00etan
Lekuona Fabrika
Andra Mari Abesbatza
https://www.andramariabesbatza.eus/
Errenterian 1966an José Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.
Gure herrian sortutako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, José Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, Ph. Herreweghe, J.J. Mena, A. Boreyko eta A. Orozco-Estrada, maisu handiek zuzenduta.
Egun Andoni Sierra da erakundearen zuzendari artistikoa.
Euskadiko Orkestra
Beste urte batez Euskadiko Orkestra Musikastera itzuliko da, aurtengoarekin 27 urtez, hain zuzen. Denbora horretan, orkestrak obra ugari interpretatu ditu, zuzendari titular askoren gidaritzapean eta koru eta bakarlarien laguntzarekin, gure kulturaren aberastasunaren testigantza zabala utziz.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatuta eta garatuta, Euskadiko Orkestra gaur egun eskakizun-maila handiko eta garai guztietako musika sinfonikoaren hedapenarekin konpromiso sendoa duen herrialde-mailako orkestra da.
Arreta berezia eskaintzen dio euskal musika sortzeari eta mundu osoan hedatzeari, nazioarteko bira ugarien eta grabazio diskografikoen banaketaren bidez. Azken hirurak, Ondine zigilupean erregistratuak, Ravel, Ravel 2 eta Americascapes, munduko kritikaren arreta erakarri dute eta Euskadiko Orkestra ingurune espezializatuenean kokatu dute.
Ondo egituratutako jarduera finkatuaren bidez, orkestrak lau kontzertu-ziklotan jotzen du Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, eta ganbera-musikari eta haurrei eta familiei eskainitako beste bi ziklo egiten ditu. OLBEren denboraldia, Bilbao Opera, Musika-Música, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Ravel Jaialdia, Musikaste, etab. Bezaako jaialdietan parte hartzen du.
Jesús Mª Aréjula
Musika ikasketak Donostian, bere jaioterriko Kontserbatorioan, amaitu zituen. Industria Ingeniari titulua ere lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean eta 2014tik Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Antzinako musikan, klasikoan eta erromantikoan garatzen du bere jarduera, nahiz eta musika garaikideko estreinaldietan ere parte hartu izan duen. Bere errepertorioan Bachen hogeita hamar kantata baino gehiago agertzen dira, baita bere pasio guztiak ere, eta Mozart, Brahms, Duruflé, Haendel, Haydn eta beste hainbat egileren oratorio ezagunenak ere interpretatu ditu.
Estatuko eta nazioarteko jaialdi askotan aritu da. Aurten bertan, 2024an, Trondheimgo (Norvegia) Barokkfesten parte hartu du eta Bachen Pasioa San Joanen arabera ariak interpretatu ditu Cuencako LXI. Erlijio Musikaren Astean. Abuztuan bi kontzertutan parte hartuko du Accademia del Piacere taldearekin Utrechteko Oude Muziek aretoan.
Ha actuado en numerosos festivales nacionales e internacionales. Este mismo año 2024 ha participado en el Barokkfest de Trondheim (Noruega) e interpretado las arias de la Pasión según San Juan de Bach en la LXI Semana de Música Religiosa de Cuenca. En agosto intervendrá en dos conciertos con la Accademia del Piacere en el Oude Muziek de Utrecht.
Accademia del Piacere, Los Músicos de Su Alteza, La Bellemont, Netherlands Bach Society, Academy of Ancient Music, Il Gardellino, Conductus Ensemble, La Grande Chapelle edo Hippocampus eta beste zenbait talde espezializatuekin kolaboratu ohi du, eta Lauda, K 617, Arsis, RTVE, Alpha eta Ibs Classical zigiluetarako grabaketetan parte hartu izan du.
BRÖNNIMANN, Baldur
Basilean jaio zen 1968an, eta bere jaioterriko Musik Akademien eta Manchesterreko Royal Northern College of Musicen trebatu zen. Brönnimann XXI. mendeko musika klasikoa nabarmentzeko konpromiso handia duen orkestra-zuzendaria da. Horretarako, modu aktiboan lan egiten du obra berrien komisionatu gisa eta hainbat jaialdi eta kontzertu-sailetan komisario gisa.
Galiziako Errege Filharmoniako eta Escola de Altos Estudos Musicaiseko zuzendari titular eta artistikoa da, Madrilgo Desclasificados proiektuaren sortzailea, baita Luzernako Akademiaren Zuzendaritza Garaikideko Programaren zuzendaria ere. Ligeti, Romitelli, Boulez, Vivier, Schnebel eta Zimmerman konpositore garrantzitsuen lanak zuzendu ditu Lucerna, Darmstadt, Wien Modern, Mostly Mozart New Yorkeko Lincoln Centerreko edo Londresko BBC Proms jaialdietan. Frankfurteko Irratiaren, Stuttgarteko SWRren, Koloniako WDRren edo Stockholmeko Errege Filarmonikoaren orkestra sinfonikoekin lan egin du, eta denboraldi honetan Espainian egingo du debuta, Valentziako, Euskadiko eta Madrilgo orkestrekin.
Basel Sinfonietta (2016-2013) eta Do Porto Casa da Música Orkestra Sinfonikoaren (2014-2020) zuzendari titularra, Bergengo BIT20 Ensemble orkestraren (2011-2015) zuzendari artistikoa eta Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionalaren (2008-2012) zuzendari musikala izan da.
Ramon Lazkano |
Mugarri |
Itziar Viloria |
Oihartzun gorriak |
Pascual Aldave |
Akelarre |
|
1. Euskal Rapsodia: Altzateko Jauna |
|
I Mozoluen biltzarraII Maitagarrien ingurutxoaIII Lamien jolasketakIV Altzateko Jaunaren bakar solasa |
|
3. Euskal Rapsodia: Polusen ardandegia |
|
I Festaren alaitasunaII Laguntasun deiaIII Ardoari gorazarreIV Maitale minaV Festara itzultzea |
Coral Andra Mari Abesbatza
https://www.andramariabesbatza.eus/
Errenterian 1966an José Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.
Gure herrian sortutako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, José Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, Ph. Herreweghe, J.J. Mena, A. Boreyko eta A. Orozco-Estrada, maisu handiek zuzenduta.
Egun Andoni Sierra da erakundearen zuzendari artistikoa.
Euskadiko Orkestra
Euskadiko Orkestra vuelve a su cita con Musikaste y suma con esta nueva edición 27 años participando en el festival. Durante este tiempo la orquesta ha abordado un importante número de obras, bajo la batuta de muchos de sus directores titulares y acompañada de agrupaciones corales y solistas, dejando amplio testimonio de la riqueza de nuestra cultura.
Promovida y desarrollada desde el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, Euskadiko Orkestra es hoy una orquesta de país con un altísimo nivel de exigencia y firmemente comprometida con la difusión de la música sinfónica de todas las épocas. Atiende con especial énfasis la creación y expansión de la música vasca en todo el mundo a través de sus numerosas giras internacionales y de la distribución de grabaciones discográficas. Las tres últimas, registradas bajo el sello Ondine, Ravel, Ravel 2 y Americascapes, están llamando la atención de la crítica mundial y posicionando a Euskadiko Orkestra en el entorno más especializado.
A través de una asentada y bien estructurada actividad, la orquesta actúa en cuatro ciclos de conciertos en Bilbao, Vitoria, San Sebastián y Pamplona, y celebra otros dos ciclos dedicados a la música de cámara y al público infantil y familiar. Participa en la temporada de ABAO Bilbao Ópera, Musika-Música, Quincena Musical, Zinemaldia, Festival Ravel, Musikaste, etc.
Jesús Mª Aréjula
Musika ikasketak Donostian, bere jaioterriko Kontserbatorioan, amaitu zituen. Industria Ingeniari titulua ere lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean eta 2014tik Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Antzinako musikan, klasikoan eta erromantikoan garatzen du bere jarduera, nahiz eta musika garaikideko estreinaldietan ere parte hartu izan duen. Bere errepertorioan Bachen hogeita hamar kantata baino gehiago agertzen dira, baita bere pasio guztiak ere, eta Mozart, Brahms, Duruflé, Haendel, Haydn eta beste hainbat egileren oratorio ezagunenak ere interpretatu ditu.
Estatuko eta nazioarteko jaialdi askotan aritu da. Aurten bertan, 2024an, Trondheimgo (Norvegia) Barokkfesten parte hartu du eta Bachen Pasioa San Joanen arabera ariak interpretatu ditu Cuencako LXI. Erlijio Musikaren Astean. Abuztuan bi kontzertutan parte hartuko du Accademia del Piacere taldearekin Utrechteko Oude Muziek aretoan.
Ha actuado en numerosos festivales nacionales e internacionales. Este mismo año 2024 ha participado en el Barokkfest de Trondheim (Noruega) e interpretado las arias de la Pasión según San Juan de Bach en la LXI Semana de Música Religiosa de Cuenca. En agosto intervendrá en dos conciertos con la Accademia del Piacere en el Oude Muziek de Utrecht.
Accademia del Piacere, Los Músicos de Su Alteza, La Bellemont, Netherlands Bach Society, Academy of Ancient Music, Il Gardellino, Conductus Ensemble, La Grande Chapelle edo Hippocampus eta beste zenbait talde espezializatuekin kolaboratu ohi du, eta Lauda, K 617, Arsis, RTVE, Alpha eta Ibs Classical zigiluetarako grabaketetan parte hartu izan du.
BRÖNNIMANN, Baldur
Basilean jaio zen 1968an, eta bere jaioterriko Musik Akademien eta Manchesterreko Royal Northern College of Musicen trebatu zen. Brönnimann XXI. mendeko musika klasikoa nabarmentzeko konpromiso handia duen orkestra-zuzendaria da. Horretarako, modu aktiboan lan egiten du obra berrien komisionatu gisa eta hainbat jaialdi eta kontzertu-sailetan komisario gisa.
Galiziako Errege Filharmoniako eta Escola de Altos Estudos Musicaiseko zuzendari titular eta artistikoa da, Madrilgo Desclasificados proiektuaren sortzailea, baita Luzernako Akademiaren Zuzendaritza Garaikideko Programaren zuzendaria ere. Ligeti, Romitelli, Boulez, Vivier, Schnebel eta Zimmerman konpositore garrantzitsuen lanak zuzendu ditu Lucerna, Darmstadt, Wien Modern, Mostly Mozart New Yorkeko Lincoln Centerreko edo Londresko BBC Proms jaialdietan. Frankfurteko Irratiaren, Stuttgarteko SWRren, Koloniako WDRren edo Stockholmeko Errege Filarmonikoaren orkestra sinfonikoekin lan egin du, eta denboraldi honetan Espainian egingo du debuta, Valentziako, Euskadiko eta Madrilgo orkestrekin.
Basel Sinfonietta (2016-2013) eta Do Porto Casa da Música Orkestra Sinfonikoaren (2014-2020) zuzendari titularra, Bergengo BIT20 Ensemble orkestraren (2011-2015) zuzendari artistikoa eta Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionalaren (2008-2012) zuzendari musikala izan da.
Ramon Lazkano | Mugarri |
Itziar Viloria | Oihartzun gorriak
|
Pascual Aldave | Akelarre |
4. Euskal Rapsodia: Altzateko Jauna | |
I Mozoluen biltzarra
II Maitagarrien ingurutxoa III Lamien jolasketak IV Altzateko Jaunaren bakar solasa |
|
3. Euskal Rapsodia: Polusen ardandegia | |
I Festaren alaitasuna
II Laguntasun deia III Ardoari gorazarre IV Maitale mina V Festara itzultzea |
Organizan
Promueven
Colaboran