Jonathan Mesonerok eta Mercedes Medinak Sarasate bikotea osatzen dute, eta euren pianoa eta biolina batuko dituzte Musikasteren bigarren jardunaldian
• Mercedes Medinarekin sendotutako bikote musikala osatzen duzu. Zein da zure ulermenaren gakoa?
• Bikote natural eta espontaneoa sortu dugu, nire ustez hori da gure gakoetako bat. Ondo pasatzen dugu elkarrekin musika egiten eta honen inguruan eztabaidatzen. Gozatzen dugu biok elakrrekin lan hau egiten. Gainera, elkarrekiko miresmena dago. Ez da lan erreza ganbera bikote bat osatzea. Jarduera oso bizia da, eta kide guztiek maila bera erakutsi behar dute, baita musika ulertzeko modua ere. Azken urte hauetan, egitarau ezberdinak aurkeztu ditugu, musika lan eta estilo erabat desberdinekin. Prest gaude nahi dugun edozein obrari aurre ekiteko.
• Zertan ari zarete orain?
• Ahaztuta geratu diren obrak berreskuratzera bideratuta gaude; beraz, konpositoreak berraurkitzen ari gara. Lan horietako asko aurretik interpretatu egin direla uste dugu, eta, beraz, litekeena da kutxa batean gordeta egon diren bitxi horien estreinaldia egitea.
• Zer suposatzen du zuretzat Musikaste Euskal Musikaren Astearen barruan aritzeak?
• Oso emozio berezia da niretzat. Musikaste jaialdiarekin hazi nintzen. Musikastetik konpositore eta interprete handiak igaro dira, txikitan nire erreferenteak zirenak. Orain horietako asko lagun bihurtu dira; beraz, 49. edizio honetako programan nire izena ikusteak Musikaste familia handi honen parte sentiarazten nau.
• Zein sentsaziorekin nahi duzu publikoa kontzertuaren ondoren geratzea?
• Kulturak eta musikak pena merezi dutela jakitea. Espero dut une batez publikoak eramaten uztea, gozatzea eta gehiagorako gogoarekin geratzea beste kontzertu batera joateko. Musikak, ikuslerik ez badago, ez du zentzurik. Kontzertu bat interpreteen eta publikoaren arteko elkarrizketa bat da musikaren bidez, baina hartzaile hori ez badago, komunikazio-prozesua herren geratzen da. Hori da zuzenekoari berezi egiten diona, musikarien eta publikoaren arteko sinbiosi magikoa, emanaldi bakoitzean bakarra eta ezberdina dena.
• Zer nabarmenduko zenuke Musikasten interpretatu beharreko programatik?
• Pablo Sarasate, Pablo Sorozabal, Enrique Fernández Arbós, Isabel Garmendia eta Cesar Figuerido konpositoreen obrak interpretatuko ditugu. Isabel Garmendiaren ‘La Suite nº 1 Oroimenak’ erabateko estreinaldia izango da, baita Cesar Figuerido biolinistaren zenbait lan ere.