KALAKAN hirukoteko Xan Errotabehereri elkarrizketa

“Elizetan gure musika oso ondo entzuten da, mezua edozein lekutatik ondo entzuteko eraikitako lekuak dira”

Ostiralean, maiatzaren 24ean, KALAKANek Náyade abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko du Fatimako Parrokian: noizbait eskaini al duzue emanaldirik erakinin erlijiosoren batetan?

 Bai. Ez da parrokia edo eliza batean kontzertua eskaini izan dugun lehen aldia. Bertan gure musika oso ondo entzuten da, izan ere mezua edozein lekutatik ondo entzuteko eraikitako lekuak baitira. Iaz Náyade abesbatzarekin kontzertua eman genuen Irunen, eta oso arrakastatsua izan zen.

Nolako akustika eskaintzen du eliza batek beste agertokien aldean?

 Antzinako musika etxean, elizan edo gortean entzuten zen. Akustikaren ikuspuntutik agian ez da lekurik egokiena, sabaia hain altua izanik erreboteak osatzen direlako, baina aldi berean oso giro atsegina lortzen da, eta gure biretan honelako agertokietan parte hartzea gustuko dugu. Gustura egonen gara leku hauetan.

KALAKANek Idoia Azurmendi, Ferenc Farkas eta baita taldearen moldaketak interpretatuko ditu. Zer ikusi, entzun eta sentituko du publikoak?

 Oso gauza ezberdinak entzungo ditugu: batez ere Kalakan eta Náyade abesbatzaren arteko topaketan, errepertorio batetik bestera bidaiatuz, agertoki berdinean musika unibertso ezberdinak elkar-banatuz.

 

Zer deritzozue MUSIKASTEk euskal autoreen lana sustatu eta aditzera emateko egiten duen lanari buruz?

 Bat egiten dugu MUSIKASTErekin, eta Noski, honelako ekimenez harro gaude, eta luzaroan horrela jarraitzea espero dugu.

 

Kontzertua amaitutakoan, zein emanaldi eskainiko ditu KALAKAN taldeak datozen hilabeteetan?

 Uda honetan bira txiki bate mango dugu Alexander Arkhincheev-ekin (Mongolia) gonbidatu gisa. Irailean hiru emanaldi eskainiko ditugu Sarako leizeetan Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan. Gomendatzen dizuegu tarteka gure web orria bisitatzea, 2019an zehar eskainiko ditugun kontzertuen  berri izateko. Bidean elkar ikusiko dugu!

KALAKANek Nayade Abesbatzarekin abestuko du, ostiral honetan #MUSIKASTEn. Ez galdu! Eresbil Artxiboa

Eguna: ostirala, maiatzaren 24ean

Lekua: Fatimako Parrokia

Ordua: 20:00

Prezioa: 5€

Garikoitz Mendizabal, Germán Ormazabal y  Elene Arandia.   Entrevista DV: “Txistu, piano y voz, recorrido a través de la evolución de la música vasca”.

Eguna: osteguna, maiatzaren 23an

Lekua: Niessen kulturgunea

Ordua: 20:00

Prezioa: 5€

Atzo Sugaar Ensemblek Errenteriako ikasleentzat Kontzertu Didaktikoak egin zituen Niessen Kulturgunean. #MUSIKASTE Errenteria Musikal Dantza-Musika Eskola Eresbil Artxiboa

Eguna: ostirala, maiatzaren 24ean

Lekua: Fatimako Parrokia

Ordua: 20:00

Prezioa: 5€

KHANTORIAk Magdalena ermitan Joaquín Ojinaga bizkaitarren obrak interpretatu ditu.

Elene Arandia, abeslaria

Paloma Vírseda, musikagilea

Raúl Suárez, musikagilea

“ Jende guztiari KURAIA entzutera etortzea animatu nahi diot; abestiak oso ezberdinak, alaiak eta dibertigarriak dira”.

Irati Alonso, musikagilea

MUSIKASTEri eskerrak eman nahi dizkiot musikagile gazteoi eman digun aukeragatik

José Luis Echechipía, organista

 “José Luis Ansorena hil zela jakin bezain laster,  bere omenez zerbait egin nahi izan nuen”

Mikel Iturregi, musikagilea

“ Interpretatuko ditugun obrak jendearentzat esperientzia berezia izatea espero dut”.

Andoni Sierra, AMAko zuzendaria

“Andra Mari Abesbatzak giza-kalitate aparta duen zuzendaritza talde eta abeslari talde bat dauka, eta hauentzat esker oneko hitzak besterik ez ditut”

Carlos Rodríguez, EMKE Bandako zuzendaria

“Emma Chacónen pasodoblea oso berezia da”

Musikaste 47. edizioa. Programazioaren aurrerapena

2019an Musikasteren 47. edizioa beteko da. Maiatzan ospatuko da bi astebururen bueltan, hau da, maiatzaren 17tik 25era.  

Joaquin Ojinaga (1719-1789) barrokoaren irudia gogora ekarriko dugu, Khantoria taldearen bitartez Magdalenaren ermitan, maiatzaren 17an. Amaierako kontzertuan bizkaitar musikagileen lanei lekua eskainiko zaie, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatuko ditu, Fatimako parrokian, maiatzaren 25ean.

Ensemble Kuraia musika garaikideko taldearekin hasiera emango diogu aurtengo jaialdiari Niessen Kulturgunean,maiatzaren 17an.  MUSIKENEtik sortutako azken belaunaldietako musikagileen obrak dira interpretatuko direnak.

Fatimako parrokian, koruen egunean (maiatzaren 24ean), Iparraldetik datorren KALAKAN hirukoteak Irungo Náyade abesbatzarekin emanaldi berezia eskainiko du; Ezin ahaztu Iparraldeko Choeur Ascèse koru profesionala, Cintruénigotik datorren Virgen de la Paz Abesbatza, edo Errenteriako Landarbaso abesbatza kementsua.