Select Page

 

Logo_folleto_txikiPrograma ikusi

Musikastek 50. edizioa eskainiko du 2022ko maiatzean Errenterian. Jaialdiaren urrezko ezteiak ospatuko ditugu, eta ospakizuna mugarria izango da antolatzaileentzat.  Aurtengo edizioaren ezaugarriak izango dira kontzertuak egiteko programatutako obren kalitatea, deitutako interpreteak eta berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizun bera.

Musikasteren inaugurazio egunean Fanlo & Barandiaran bikoteak ganbera musika kontzertua aurkeztuko du.

Hurrengo eguna, LiMiren Urbietak eta Rubén Fernándezek, gure musika-ondareko konpositore esanguratsuenen obrez osatako egitarau anitza eskainiko dute.

Dantzak Erritu izeneko obrarekin hartuko du lekukoa, hau da, Kukai Dantza konpainiaren eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketarekin.

 

Leioako San Juan Bautista Abesbatzak, musika erlijiosoari eskainitako egunean, Jon Saenz-en The lamentations of Jeremiah obra estreinatuko du, Ensemble Concorde hari-taldearen laguntzarekin. Egunak aurrera jarraituko du Txistu eta Banda taldeen kontzertuekin, non Isidro Ansorena, Tomás Aragüés, Roque Ansola, Joxe Mari Oiartzabal eta Joaquín Gaztanbideren lanak interpretatuko diren, besteak beste.

Iñaki Salvador Triok jazz-a ekarriko du Musikastera.  Mikel Laboaren unibertsoa birsortuko dute sorkuntza propioekin batera.

Musika garaikideari eskainitako jardunaldian Ensemble Kuraiak, Andrea Cazzanigaren zuzendaritzapean, errepertorio zehatza jorratuko du.

Abesbatzen eguna Exarri Aranazko abesbatzak, urrezko ezteiak ospatzen dituena, SUHAR abesbatzak, Landarbaso eta KUP taldeak izango dira Lekuona Fabrikan kontzertua ahalbidetuko dutenak.

Amaitzeko, aurtengo edizioak egun sinfoniko-korala berreskuratuko du, berrogeita hamargarren urteurrenari amaiera bikaina emateko. Euskadiko Orkestrak, Jaume Santonja eta Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritzapean, gure musika panoramako autore esanguratsuenei eskainitako egitarau zabala interpretatuko du.