Select Page

Musikasteren 49. edizioa Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren kontzertuarekin hasi zen, zeinean Alain Maya dantzariak ere parte hartu baitzuen.

Magdalena ermitan, Naroa Intxausti abeslariak eta Germán Ormazabal pianistak Jesús Arambarri, Emiliana Zubeldia eta Pablo Sorozábalen obrak interpretatu zituzten, besteak beste. Sarasate bikoteak Enrique Fernández Arbós, Cesar Figuerido, Maria Isabel Garmendia eta abarren obrak interpretatu zituen.

Musika garaikidearen jardunaldian, Bilbao Sinfoniettak Asier López Iraolaren Bigarren sexua obra estreinatu zuen. Eta hilaren 21ean, ostegunean, Angel Unzuren azken diskoa —laukote elektrikoaren talderako— aurkeztu zen: Orain (Moskito Rekords, 2021).

Edizio hartan Errenteriako Lekuona Fabrika auditorium berria inauguratu zen, eta bertan egin ziren abesbatza-kontzertua eta amaiera-kontzertua.

Abesbatzen egunaren barruan, Eragiyok, Donosti Ereski, Landarbaso eta Andra Mari abesbatzek parte hartu zuten, eta Tomás Aragüés, Luis Aranburu, Xabier Sarasola eta Peñafloridako kondearen obrak interpretatu zituzten.

Amaiera-kontzertua Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) eskutik etorri zen, eta José Luis Marcoren Meditación, Beatriz Arzamendiren Hacia la sal, Beltrán Pagolaren Euskal sinfonieta eta Juan Crisóstomo Arriagaren Sinfonia re-n interpretatu zituen.

Beltrán Pagolaren Sinfonieta vasca (zatia). Int.: Euskadiko Gazte Orkestra (EGO). Zuz. Rubén Gimeno.