
Musikasteren 48. edizioan maiatzeko ekitaldiak urrira aldatu behar izan ziren osasun-krisiaren ondorioz, eta, oso-osorik, haren ideologo eta sortzaile ez ezik Eresbil artxiboarena izandakoaren oroimenari eskaini zitzaion: José Luis Ansorenari, 2019ko maiatzaren 1ean zendua laurogeita hamar urte zituela.
Inaugurazio kontzertua Xare Laborategiak eman zuen. Ondoren, Luis de Pablori buruzko monografikoa eskaini zuten Sigma Project saxofoi-laukoteak eta Alain Maya dantzariak.
Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenean, haren obrak eskaini ziren hainbat kontzertutan. Halaber, Errenteriaren sorreraren —Villanueva de Oiarso izenarekin— 700. urteurrena ospatzen zenez, kontzertu bat programatu zen, antzinako musikako Khantoria taldearen eskutik, garai hartako soinu-paisaia posible bat berreraikitzea proposatu zuena.
Ganbera-musika Urval Ensembleren eskutik etorri zen: Jon Maia bertsolariarekin eta Gorka Hermosa soinu-jotzailearekin batera, azken horren obrak eskaini zituzten, eta, halaber, Urretxuko bardoa omendu zuten.
Edizio horretan kontzertu sinfoniko-korala emateko aukerarik ez zegoenez, abesbatzen egunak amaiera-ekitaldiaren lanak egin zituen, eta bereziki Ansorenari eskainia egon zen. Hala, oraingoan Errenteriako lau talde aritu ziren: Karnaba otxotea, Zaria koru-eskola, Landarbaso abesbatza eta Ansorenak berak sortutako Andra Mari abesbatza.
Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzaren kultura kontseilariordea, Pello Leiñena Eresbileko zuzendaria, Maria Jose Telleria, Gipuzkoa Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Andoni Sierra Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria, eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea
Sofia Chacon piano-jotzailea, Sergio Astasio Lopez de Lerma perkusionista, Sigma Project eta Iker Sanchez zuzendaria
Sofia Chacon piano-jotzailea, Sergio Astasio Lopez de Lerma perkusionista, Alain Maya dantzaria, Sigma Project eta Iker Sanchez zuzendaria
Khantoria taldearen Lorena Garcia sopranoa, Ander berrojalbiz biolin-jotzailea eta Maider Lopez biola-jotzailea