
Musika garaikidearen egunarekin hasi zen Musikasteren 45. edizioa, zeinean Ensemble Kuraiak honako musikagile gazte hauen lanak estreinatu baitzituen: Brais Novoa, Luis Fernández Bañuelos, José Angel Babiano, Paloma Vírseda eta José Ramón García.
Larunbatean, hilaren 20ean, kontzertu berezia egin zen Andra Mari abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko. Abesbatzak, Errenteriako Musika Bandarekin batera, Josep Vicent Egea, Camille Saint-Saëns, Jesús Guridi, Francisco Madina, Jose Maria Usandizaga eta abarren obrak jo zituen.
Ganbera-musikaren eguna gitarrari eskainia egon zen oso-osorik: Andrea González Caballerok Ricardo Isasiren obrak interpretatu zituen, Enrike Solinísek Kortabarria Bildumako obrak eta Carmen Becerrak Angel Segura funtseko obrak.
Abesbatzen egunean, Easo eskolaniak eta Schola Easok Aita Donostiaren, Nemesio Otañoren eta Luis Iruarrizagaren obrak interpretatu zituzten, Itsasoa abesbatzak Frédéric Sorhaïtzen lanak eta Landarbaso abesbatzak Oskarbirekin batera talde horren abestiak interpretatu zituzten.
Asteari amaiera emateko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari abesbatza aritu ziren, eta Jesús García Leozen Diana eta Acteonen balletta, Tomás Asiáinen Hiru dantzen suitea, Pascual Aldaveren Nerabe Sorta Pablo Sorozábalen Jai-Alai: film baten suite musikala interpretatu zituzten.
Javier Olascoaga, Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilariordea, eta Maria Jose Telleria Gipuzkoa Foru Aldundiko kultura zuzendaria
Javi Fernandez piano-jotzailea, Ana Egiazabal aurkezlea, Ana Camarero gitarra-jotzailea, Iraide Ansorena bateria-jotzailea eta Abel Perona
Ana Camarero giitarra-jotzailea, Larraitz Ugartemendia dantzaria eta Iraide Ansorena bateria-jotzailea
Javi Fernandez piano-jotzailea, Ana Camarero gitarra-jotzailea, Iraide Ansorena bateria-jotzailea, Abel Perona baxujolea, Aitor Gaston tronpeta-jotzailea, Cele Barros tromboilaria, Julen Izarra saxofoijolea eta Marixi Sesma klarinete-jotzailea
Oskarbi taldeko Beronik Ondikola abeslaria, Maite Lopez de Arbina biolin-jotzailea eta Maite Aizkorreta abeslaria
Oskarbi taldeko Gontzal Iñarra flauta-jotzailea, Bakartxo Maritxalar abeslaria eta Carlos Ruiz abeslari eta akordeoilaria