
Edizio hark ahotsa izan zuen ardatz, jaialdia sortu zuen Andra Mari abesbatzaren 50. urteurrena ospatzen baitzen. Era berean, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburu izan zenez, Musikastek bi programa berezi aurkeztu zituen hiriburutzarekin lankidetzan. Batetik, Basque Lieder, zeinean XVIII.-XX. mendeetako abestiak eskaini baitziren hainbat hizkuntzatan, Alicia Amo, Marifé Nogales, Jagoba Fadrique eta Maite Agirreren eskutik, eta, bestetik, Ez Dok Amairuri omenaldi bat, zeinean Letek, Lertxundik, Iriondok eta abarrek sortutako obren abesbatzarako moldaketak aurkeztu baitziren. Horrez gain, Gaur taldea ere gogoratu zen Musikagileak elkarteko egungo egileen musikaren bidez, Irungo Ametsak eta Smash Ensemblek interpretaturik. Bestalde, jazza ere ere izan genuen hiru euskal kontserbatorio profesionaletako big banden bidez.
Andra Mari abesbatzak eta Oscar Candendo organo-jotzaileak Vicente Goikoetxearen musika eskaini zuten igandeko mezan. Txistulariek, berriz, Aranburu eta Esnaola gogoratu zituzten, eta Bandak gauza bera egin zuen Francis Lópezen lanekin.
Ez Dok Amairuren omenaldian parte hartu zuten abesbatzak hauek izan ziren: Bogoroditsie (Durango), Oñatiko Ganbara, Nafarroako Ganbera Abesbatza eta Landarbaso (Errenteria), azken hori Iñaki Salvador pianistaren laguntzarekin.
Amaierako kontzertuan hauek entzun ziren: Mikel Laboaren Gernika-Lekeitio 4ren bertsio bat, Ramon Lazkanoren orkestrazioa zuena, Vicente Goikoetxearen Bost kantu erlijioso eta Gabriel Loidiren Balea obraren estreinaldia.
Javier Olascoaga Andra Mari Abesbatzaren lehendakari, Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Jon Bagues Eresbileko zuzendaria eta Maria Jose Telleria Gipuzkoa Foru Aldundiko klutura zuzendaria
Diego Parra musikagilea, Natalia Baquero piano-jotzailea eta Karolina Michalska, Smash Ensembleren biolin-jotzailea
Ametsa Abesbatzaren Maria Martin, Ainara Hernandez, Iker Casares, Dario Maya eta Aritz Enparan bakarlariak
Julene Calvo dantza klasikoko irakaslea, Larraitz Ugartemendia klake irakaslea, Jon Maia euskal dantza irakaslea eta Ana Egiazabal aurkezlea