
Edizio hartan, Xare Laborategiak kontzertu akustikoa eskaini zuen María Luisa Ozaita, Maria Eugenia Luc, Koldo Pastor eta Luis de Pabloren lanekin. Horrez gain, Calderón de la Barcaren obran oinarritutako Despertar a La vida es sueño Zuriñe F. Gerenabarrenaren opera elektronikoa entzun ahal izan zen.
Musikeneren inguruan sortutako Wachisneis taldeak izan zuen jazz-kontzertuaren ardura, eta Errenteriako Musika Kulturaren Elkarteko Musika Banda, berriz, euskarri ezin hobea izan zen Oskorri talde ezagunaren emanaldirako.
Igandean, Juan Urteagaren lanak entzun ahal izan ziren Andra Mari abesbatzaren eta Alize Mendizabal organistaren eskutik, baita udal-txistularien eta Ereintza dantza-taldearen emanaldia ere.
Bestalde, Valentín Zubiaurreren heriotzaren lehen mendeurrenarekin bat eginez, garai batean Errege Kaperan eta Musikako Eskola Nazionalean sartzeko azterketak izan zirena sorberritu zen Musikeneko hainbat ikasleren eskutik.
Abesbatzen egunean Ertizka otxoteak (Donostia), Olabide haur-abesbatzak (Gasteiz), Lartaun abesbatzak (Oiartzun) eta Landarbasok (Errenteria) bisitatu gintuzten, Andra Mari anfitrioiaren partaidetzaz gain.
Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoa Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Jon Bagues Eresbileko zuzendaria eta Gabi Irazabal (Andra Mari Abesbatza)
Javier Fernandez piano-jotzailea, Francisco Herrero biolin-jotzailea, Ignacio Alkain biola-jotzailea, Sergio Zapirain biolontxelo-jotzailea eta Eli Araolaza aurkezlea
Ramon Beraza Ertizka Otxotearen zuzendaria, Maddalen Dorronsoro Lartaun Abesbatzaren zuzendaria, eta Estitxu Txurruka Olabide Haur Abesbatzaren zuzendaria