
Musikasteren 40. edizioaren ondoren, astearen egituran aldaketa bat proposatu zen: kontzertuak elkarren segidako bi astebururen inguruan egitea, eta bien artean jarduera pedagogikoak sartzea.
Musika garaikideko jardunaldian Félix Ibarrondoren Berezkoak estreinatu zen; halaber, Sofía Martínez, Ramon Lazkano, Guillermo Lauzurika eta Sergio Gutiérrezen lanak interpretatu ziren. Hurrengo egunean, Musikeneko ikasleek osatutako Reunion Big Band taldeak jazz-saio bat eskaini zuen Errenteria Hiria kulturgunean.
Hurrengo astea antzinako musikaren egunarekin hasi zen, eta Ensemble Diatessaronek programa askotarikoa interpretatu zuen.
Karnaba otxoteak, Ametsa gazte-abesbatzak, Nurat gazte-abesbatzak, Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzak eta Landarbaso abesbatzak Raimundo Sarriegi, Pablo Sorozábal, Javier Busto, Sabin Salaberri eta Mikel Laboaren obrak interpretatu zituzten, besteak beste.
Amaitzeko, Gasteizko Udal Musika Bandak Errenteriako Andra Mari abesbatzak lagunduta eskaini zuen kontzertuan, Ruper Lekueren Akelarre, Rodrigo A. de Santiagoren Euskal estanpak, Jesús Guridiren Hamar euskal melodia, Hilario Extremianaren Termes, “Bilgune baterako musika” eta Luis Arambururen Dantzarineko dantzaria interpretatu zituen.
Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoa Foru Aldundiko kultura zuzendaria, eta Jon Bagues Eresbileko zuzendaria
Ana Alonso flauta-jotzailea, Jon Berruezo oboe-jotzailea, Joxi Etxeberria fagot-jotzailea, Larraitz Aizpuru tronpa-jotzailea eta Marixi Sesma klarinete-jotzailea
Ana Alonso flauta-jotzailea, Jon Berruezo oboe-jotzailea, Joxi Etxeberria fagot-jotzailea, Larraitz Aizpuru tronpa-jotzailea eta Marixi Sesma klarinete-jotzailea
Jean-Pascal Guillot pianoforte-jotzailea eta Julitxu Gysling abeslari-narratzailea (Ensemble Diatessaron)
Juan Vega txistularia, Rafael Bonavita gitarra erromantiko jotzailea, eta Nagore Indakoetxea eta Jon Maya dantzariak
Coro Ametsa Gazte Abesbatza, Enekoitz Martíiez 1go. biolina, Izaskun Etxebeste 2. biolina, Abel Gonzalez biola-jotzailea, Ana Eguiazabal biolontxelo-jotzailea eta Jon Aizpuru zuzendaria
Jose Manuel Tife Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria eta Hilario Extremiana Gasteizko Udal musika Bandaren zuzendaria