
Astea Yon Oñatibiari buruzko hitzaldi batekin hasi zen, José Luis eta Jose Ignazio Ansorenaren eskutik.
Musika garaikideko jardunaldiak Félix Ibarrondoren estreinaldi garrantzitsu bat eskaini zuen: saxofoi-laukote eta elektronikarako Aikan obra.
Ganbera-musikari eskainitako egunean Lauder Ensemblek Jesús Arámbarri, Jesús Guridi eta Maurice Ravelen obrak interpretatu zituen. Eta maiatzaren 18an, asteazkenean, Kondearen inauteria: XVIII. mendeko komedia musikala interpretatu zen, Peñaflorida kondearen eta beste musikari batzuen lanez osatua, Magios Ensembleren eskutik eta Isabel Álvarezek zuzenduta.
Ostegunean, hilaren 20an, Iruñeko Ganbera Abesbatzak programa monografikoa interpretatu zuen Jose Bakedanoren lanekin.
Abesbatzen egunean, La Kantoria, Pasaia abesbatza, Landarbaso abesbatza eta Iruñeko Orfeoia aritu ziren, eta, besteak beste, Tomás Garbizu, Lorenzo Ondarra eta Javier Bustoren obrak interpretatu zituzten.
Eta asteari amaiera emateko, Galtzarabordako Udal Kiroldegian Yon Oñatibiaren omenezko musika- eta dantza-jaialdi bat izan zen; emanaldian, Ereintza dantza-taldeak, Lartaun, Oinarri eta Andra Mari abesbatzek, eta Lartaun eta Ereintza txistulari-taldeek eta Errenteriako Udal Txistulari Taldeak Oñatibiaren lanak interpretatu zituzten.
Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Maria Jesus Aramburu Gipuzkoa Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatu forala, Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria, eta Jon Bagues Eresbileko zuzendaria
Vicent Bru i Soler klabezin-jotzailea, David Azurza kontratenorea, Isabel Alvarez sopranoa, Adriana Ubani eta Carlos Oramas barroko gitarra-jotzailea (Magios Ensemble)
Vicent Bru i Soler klabezin-jotzailea, Cesar Carazo tenorea, David Azurza kontratenorea, Adriana Ubani eta Carlos Oramas barroko gitarra-jotzailea (Magios Ensemble)
Vicent Bru i Soler klabezin-jotzailea, Cesar Carazo tenorea, David Azurza kontratenorea, Isabel Alvarez sopranoa, Adriana Ubani eta Carlos Oramas barroko gitarra-jotzailea (Magios Ensemble)
Vicent Bru i Soler klabezin-jotzailea, Cesar Carazo tenorea, David Azurza kontratenorea, Isabel Alvarez sopranoa eta Adriana Ubani (Magios Ensemble)
Vicent Bru i Soler klabezin-jotzailea, Cesar Carazo tenorea, David Azurza kontratenorea, Isabel Alvarez sopranoa, Adriana Ubani eta Carlos Oramas barroko gitarra-jotzailea (Magios Ensemble)
Lartaun Txistulari Taldea, Ereintza Txistulari Taldea, Errenteriako Udal Txistulari Taldea, Lartaun Abesbatza, Oiñarri Abesbatza, Andra Mari Abesbatza eta José Manuel Tife zuzendaria
Lartaun Txistulari Taldea, Ereintza Txistulari Taldea, Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Aitor Arozena zuzendaria
Lartaun Txistulari Taldea, Ereintza Txistulari Taldea, Errenteriako Udal Txistulari Taldea, Lartaun Abesbatza, Oiñarri Abesbatza, Andra Mari Abesbatza eta José Manuel Tife zuzendaria