
Irekiera-ekitaldian Manuel Sagastumek Juan García de Salazarri buruzko hitzaldia eman zuen, eta “Mugetan” atalean Garufa Tango, Lena Sináis eta Gorka Benítez saxofonistaren laukotearen bisitak izan genituen.
Mari Errauskin gorria operaren estreinaldia aurreikusita zegoen arren, azken orduko arazoek programazioa aldatzera behartu zuten, eta, azkenean, Urrundik diskoa aurkeztu zen —Sorozabal, Donostia, Iparragirre eta Tadeo Murgíaren musikaz osatua—, Olatz Saitua, Ainhoa Zubillaga eta Eugenio Tobalinaren eskutik.
Kukai konpainiaren jarduna izan genuen dantzari eskainitako egunean, eta ikuskizun berria aurkeztu zuen: (SOK)2. Musika garaikidearen egunean, Gasteizko Ensemble Espacio Sinkro taldeak García de la Torre, Bernaola, Monterrubio, Gutiérrez eta de Pabloren lanak eskaini zituen.
Antzinako musikari eskainitako egunean, Ensemble Intonationes taldeak García de Salazarri buruzko monografikoa eskaini zuen, eta, abesbatzen egunean, Tubala Uxoa (Tafalla), Ametsa Gazte (Irun), Dzast Ahotsak (Gasteiz) eta Landarbaso (Errenteria) abesbatzen bisitak izan genituen.
Iñaki Rekalde Kutxako ordezkaria, María Jesús Aramburu Gipuzkoa Foru Aldundiko euskara eta kultura diputatua, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, eta Jon Bagues Eresbileko zuzendaria
David Soler gitarra-jotzailea, Masa Kamaguchi kontrabaxu-jotzailea, eta Gorka Benítez saxofoijolea (Gorka Benítez Quartet)