
Asteari hasiera emateko, Sabin Salaberrik Sebastián Iradierri buruzko hitzaldia eman zuen, eta, José Luis Ansorenak, José Juan Santestebani buruzkoa.
Mugetan atalak Lemak, Ángel Unzu, David Escudero Quartet eta Santi Ibarretxeren musika eraman zuen Errenteriako kale eta tabernetan barrena.
Musika garaikideari eskainitako egunean, Ensemble Kuraia taldeak Zuriñe F. Gerenabarrena, Xabier Adrien, Ramon Lazkano, Iñigo Giner, Maria Eugenia Luc, Gabriel Erkoreka eta Luis de Pabloren obrak interpretatu zituen.
Raquel Anduezak Sebastián Iradierri omenaldia interpretatu zuen ganbera-musikaren egunean, eta Iñaki Salvador Triok Mikel Laboari omenaldia egin zion hurrengo egunean.
Iruñeko Ganbera Abesbatzak Luis Morondo eta Fernando Remacharen obrak interpretatu zituen In memoriam Luis Morondo kontzertuan, eta abesbatzen egunean Ertizka otxoteak, Bilboko katedraleko musika-kaperak, Landarbaso abesbatzak, Choeur Vocantik eta Faltzesko Nuestra Señora de las Nieves abesbatzak askotariko egitaraua interpretatu zuten, José Juan Santesteban, José Domingo de Santa Teresa, Juan Durango eta Pedro Matías Durangoren obrekin. Gainera, Junkal Guerreroren Ave verum corpus estreinatu zuen.
Asteari amaiera emateko, EOSek eta Andra Mari abesbatzak Charles Bordes, Beltrán Pagola eta Maria Luisa Ozaitaren lanak interpretatu zituzten, eta Angel Illarramendiren Harri zuria 3. sinfoniaren estreinaldia eskaini zuten.
Oscar de la O perkusionista, David Escudero gitarra-jotzailea, eta Belen Camacho eta Jose de Pasaia abeslariak
Lemak (Urbil Artola dobro-jotzailea, Dani Venegas giitarra-jotzailea eta Gorka Sarriegi abeslari eta gitarra-jotzailea
Santi Ibarretxe «Khatorno» saxofoijolea, Fran Rubio teklista, Daniel Garcia bateria-jotzailea eta Paco Bastante baxu elektriko jotzailea
Santi Ibarretxe «Khatorno» saxofoijolea, Fran Rubio teklista, Daniel Garcia bateria-jotzailea eta Paco Bastante baxu elektriko jotzailea
Iñaki Salvador piano-jotzailea, Javier Mayor de la Iglesia kontrabaxu-jotzailea eta Hasier Oleaga bateria-jotzailea
Mari Carmen Garmendia Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria eta Pablo Amorena, Coral Nuestra Señora de las Nieves de Falces abesbatzaren zuzendaria
Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Andra Mari Abesbatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ruben Gimeno zuzendaria
Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Andra Mari Abesbatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ruben Gimeno zuzendaria
Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Andra Mari Abesbatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ruben Gimeno zuzendaria
Angel Ilarramendi Jose Manuel Tife, Maite Arruabarrena, Ruben Gimeno, Andra Mari Abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa