
Irekiera-ekitaldian Maria Nagore musikologoak Pablo Sarasateri buruzko hitzaldia eman zuen, eta “Mugetan” atalak Little Red Suitcase donostiar-alemaniar bikotearen, THC nafar taldearen eta Easy Dixie Jazz Band marching bandaren proposamenak hartu zituen.
Txistulariek eta Bandak J. M. González Bastida omendu zuten eta, abangoardiako musikaren egunean, garai hartan sortu berria zen Krater Ensemble jardun zen. Gabera-musikaren egunean, Turina boskoteak Rodrigo A. de Santiago eta Jose Luis Iturralderen lanak eskaini zituen.
Antzinako musikaren egunean Peñaflorida kaperak aurkeztu zuen errepertorioan, Juan García de Basurtoren obra nabarmendu zen, eta, abesbatzen egunean, Orereta abesbatza (Errenteria), Kantika Korala (Leioa), Etxarri Aranazko abesbatza, Landarbaso (Errenteria), Hodeiertz (Tolosa) eta Bergarako Orfeoia aritu ziren.
Amaierako kontzertuan Ibarrondo, Lazkano eta González Bastidaren lanak entzun ahal izan ziren, baita Tomás Garbizuren Osanbela obraren estreinaldia ere.
Josean Arbelaiz Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Iñaki Gomez, Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaria, Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea eta Miguel Antonio Garcia Balaguer Kutxako ordezkaria
Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Josean Arbelaiz Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Miguel Antonio Garcia Balaguer Kutxako ordezkaria, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea, eta Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaria
Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandaren Beñat Arbelaiz eta Ramon Angel Ruiz tronpeta-jotzaileak
Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandaren Beñat Arbelaiz eta Ramon Angel Ruiz tronpeta-jotzaileak
Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandaren Beñat Arbelaiz eta Ramon Angel Ruiz tronpeta-jotzaileak
Errenteriako Udal Txistulari Taldea eta Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandaren Beñat Arbelaiz eta Ramon Angel Ruiz tronpeta-jotzaileak
Sergio Gutierrez Rodriguez, Virginia Mauleon, Antonio Lauzurika, Zuriñe F. Gerenabarrena, Alfonso Garcia de la Torre eta Jon Bagues