
Musikasteren irekiera Luis Aramburu arabar musikariaren inguruko mahai-inguru batekin egin zen, Sabin Salaberri, Manu Sagastume eta Pedro Elosegiren eskutik. Ondoren, Mugetan atalean, jazz- eta dantza-musika Errenteriako hainbat taberna eta plazatara eraman zen.
Musika garaikideko jardunaldian, Musikeneko haize-taldeak Luis de Pablo, Luis Aranburu eta J. Vicent Egearen obrak interpretatu zituen.
Edizio hartan, Ensemble Diatessaronek eta dantza-historikoko Erregelak tailerrak Le basque: musika eta dantzak argien mendean interpretatu zuten, Peio Otanoren koreografiekin.
Abesbatzen egunean, Landarbaso, Orpheo ganbera-abesbatza, Oñatiko Ganbara, Andra Mari, Araba eta Samaniego abesbatzak izan genituen, eta Luis Aramburu, Jésus Guridi eta Julen Ezkurraren obrak interpretatu zituzten, besteak beste.
Asteari amaiera emateko, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Andra Mari abesbatzak kontzertua eskaini zuten, Antonio Lauzurikaren eta Luis Arambururen obrekin, eta bi obren estreinaldiarekin: Ignacio Telleriaren Piano-kontzertua eta Tomas Aragüésen Quemadmodum desiderat cervus (Salmos para una sinfonía-2. mog. ).
Manu Sagastume, Sabin Salaberri, Pedro Elosegui, Mikel Bagues, Miguel Buen, Jon Bagues eta Juan Carlos Merino
Errenteriako Udal Txistulari Taldea, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda eta Aitor MItxelena zuzendaria
Mikel Mate, Alejandro Zabala, Josean Arbelaiz, Josep Vicent Egea, Tomas Aragues Bernad eta Jose Luis Ansorena