Select Page

Javier Bello Portuk Felipe Gorriti eta Antonio Peña Goñiri buruzko hitzaldia eman zuen Donostiako udal-liburutegian, edizio haren atariko gisa. Horrez gain, bi erakusketa egin ziren: bata Peña Goñiri buruzkoa, eta bestea Radio San Sebastianen fonotekari buruzkoa —berriki Eresbili lagatakoa—.

Kontuan izanik edizio horretan 16 musikariren mendeurrena ospatzen zela, salbuespen gisa bi kontzertu programatu ziren Musikasteren inaugurazio ofizialaren bezperan: bata José Manuel Azkue organistaren eskutik eta bestea Bandak eskainia.

Jose Sierra toledoar musikologoak eman zuen inaugurazio-hitzaldia, Frai Juan Durangori eskainia. Musikari hori izan zen, halaber, Peñaflorida kaperak antzinako musikaren egunean eskainitako kontzertuaren protagonista nagusia.

Ganbera-kontzertuan Peña Goñi, Iguain, Sanmartín, Gorriti eta Sistiagaren lanak entzun ahal izan ziren, eta Ostots instrumentu-taldeak Lauzurika, Mate, Villasol, Gerenabarrena eta Erkorekaren lanak eskaini zituen abangoardiako musikaren egunean.

Abesbatzen egunean, herriko Andra Mari eta Oiñarri (Mikel Markez kantariarekin batera), Hodeiertz (Tolosa), Kanta Cantemus (Hondarribia), Andra Mari (Gernika) eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak hartu zuten parte. Asteari amaiera emateko, Sanmartínen Dantza sabatikoak eta Gorritiren Misererea entzun ahal izan ziren, baita Etxeberriaren Música para unas imágenes ere. Azken hori izan zen amaierako kontzertuaren zuzendaria.

 

Antonio Peña y Goñiren Gabon (zatia). Int. sopranoa, Irantzu Bartolomé Bilbao; piano-jotzailea, Juan José Ortega

Felipe Gorritiren Sonata en Re mayor (zatia). Int. Organo-jotzailea, José Manuel Azkue