
Isidro Ansorena txistulariaren oroimenari eskainitako bi egunen ondoren, Latinoamerikan bizi izan ziren euskal musikarien lana aldarrikatu zuen 1992ko Musikastek , Amerikaren aurkikuntzaren V. mendeurrenean. Horrela, irekiera-ekitaldian bi hitzaldi izan ziren: “Euskal misiolarien musika-jarduera Amerika kolonialean”, Leticia Varelaren eskutik, eta “Euskal musikariak Ameriketan” J. A. Arana Martijaren eskutik.
Antzinako musikari eskainitako egunean, Peñaflorida kaperak Frai Agustin Etxeberriaren obran ardaztutako errezitaldia eskaini zuen, haren heriotzaren II. mendeurrena ospatzeko. Halaber, ganbera-kontzertuan Iradier, Esnaola, Zubiaurre, Agirre, Madina, Muxika eta Zubeldiaren lanak entzun ahal izan ziren.
Abangoardiako musikari eskainitako jardunaldian, Fernando Belaza baritonoak eta Alejandro Zabala pianistak Marco, Bernaola, Aldabe, Aragüés, Castro, Escudero, Bello Portu, Lavilla eta Larrauriren piezak eskaini zituzten.
Abesbatzen eguna berriz ere ostiralarekin egin zen eta Iruñeko San José, Arrasateko Goikobalu, Durangoko Doinuzahar eta Gasteizko Cantilena abesbatzek bisitatu gintuzten. Amaiera-kontzertuan, Andra Mari abesbatza antolatzailearen eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Etxebarrieta, Sanjuán eta Madinaren lanak eskaini ziren.
Pedro Ibarguren, Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Miguel Buen, Errenteriako alkatea, Garbiñe Egibar, Mikel Artetxe eta Jose Luis Ansorena
Eduardo Baranzano gitarra-jotzailea, Paloma Jose Berganza abeslaria, Silvia Lena oboe-jotzailea, eta Francisco J. Fernandez kontrabaxu-jotzailea
Alejandro Zabala, Anton Larrauri, Tomas Aragues, Jose Luis Marco, Rafael Castro, Mario Angel Marrodan eta Fernando Belaza