
Edizio hura Emiliana Zubeldia konpositoreari eskainia egon zen, eta haren lanak interpretatu ziren ganbera-musikaren egunean, abesbatzen egunean eta musika sinfonikoaren egunean. Gainera, irekiera-ekitaldian hari buruzko bi hitzaldi izan ziren: “Emiliana Zubeldia Europan”, Fernando Pérez Olloren eskutik, eta “Emiliana Zubeldia Amerikan», Leticia Varelaren eskutik.
Zubeldiaren lanez gain, ganbera-musikaren egunean Jose Uruñuelaren lanak ere interpretatu ziren. Eta antzinako musikako egunean Nicolas Ledesma, Manuel Gamarra eta Fermin Arizmendiren obrak interpretatu ziren.
Abangoardiako musikaren egunean Luis de Pablo, Carmelo Bernaola, Iratxe Arrieta, Carlos Villasol eta Imanol Bajenetaren lanak interpretatu ziren.
Abesbatzen egunean sei abesbatza izan ziren: Gasteizko Samaniego, Iruñeko Irubide Institutuko Abesbatza, Bilboko Koral Elkarteko Euskaria, Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza, Andra Mari eta Easo.
Amaitzeko, Jose Uruñuelaren kontzertu monografikoa eskaini zuten, Udal Kiroldegian, Txistulari Bandak, Errenteria Musikaleko Orkestrak, Oinarri abesbatzak, Andra Mari abesbatzak, Udal Dantza Eskolak eta Ereintzako dantza-taldeak. Koreografia Maite Eguigurenek egin zuen.
Leticia Varela, Fernando Perez Ollo, Pedro Ibarguren, J. Maria Lete, Miguel Buen eta Jose Luis Ansorena
Javier Sarasua klabezin-jotzailea, Amaia Añua sopranoa, Carlos Mena kontratenorea, eta Jon Bagües, Capilla Peñafloridako zuzendaria
Mamen Rodriguez eta Fernando Perez dantzariak, Errenteria Musikaleko Orkestra, Andra Mari Abesbatza eta Oiñarri Abesbatza
Jose Luis Ansorena Errenteria Musikaleko Orkestra, Andra Mari Abesbatza eta Oiñarri Abesbatza zuzentzen