
Milagros Espido Freirek eta Rafael Mendialduak Juan García de Salazar izan zuten mintzagai eta aukera aprobetxatu zen R. María Azkueren Euskal Kantutegi Herrikoiaren 3. edizioa aurkezteko.
Peñaflorida kaperak García de Salazarri buruzko kontzertu monografikoa eskaini zuen, eta ganbera-musikako kontzertuan Aldalur, Beobide, Barrenetxea, Bera, Garbizu eta Isasiren lanak entzun ahal izan ziren.
Gasteizko Jesús Guridi Musika Eskolako instrumentu-taldeak, musika garaikideari eskainitako kontzertuan, honako hauen lanak eskaini zituen: Fdez. Gerenabarrena, Extremiana, Mena, Mendizabal, Lauzurika, Ibañez eta Martínez. Kontzertu sinfonikoa Etxebarrieta, Isasi, Iturralde eta Garbizuren lanek osatu zuten.
Aurreko edizioan bezala, abesbatzen emanaldiak eman zion amaiera edizioari. Abesbatza hauek jardun ziren: Azpeitiko Julián Barrenetxea, Bilboko Jatorki, Lezoko abesbatza, Donosti Ereski eta Biarritzeko Oldarra; Murua, Aldalur, Barrenetxea, Isasi, Garbizu eta Urteagaren lanak interpretatu zituzten. Azken biak berriki zenduak ziren.
Rafael Mendialdua, Milagros Espido, Pedro Ibarguren, J. Ramon Peciña, J. Maria Lete, Miguel Buen eta Jose Luis Telleria
Juan Padrosa piano-jotzailea eta Ignacio Martínez Esparza, Cuarteto Arriaga laukotearen biolontxelo-jotzailea
Iñaki Anda, Carlos Villasol, Jose Maria Zapirain, Jose Luis Ansorena, Francisco Esnaola eta Carmelo Bernaola
Angela Vilagran piano-jotzailea eta Vicente Elizondo Jesus Guridi Musika Eskolako Instrumentu Taldearen oboe-jotzailea
Jesus Guridi Musika Eskolako Instrumentu Taldearen Javi Antoñana gitarra-jotzailea eta Enrique Diaz de Heredia flauta-jotzailea
Jesus Guridi Musika Eskolako Instrumentu Taldearen Agustin Coma biolin-jotzailea eta François Moncierto biolontxelo-jotzailea
Francisco Ibañez Iribarria, Hilario Extremiana, Antonio E. Lauzurika, Bingen Mendizabal, Sofía Martinez, Zuriñe Fernandez Gerenabarrena eta Juanjo Mena