MUSIKASTE 1989k Joaquín Ojinagaren heriotzaren bigarren mendeurrena eta Ramón Usandizagaren jaiotzaren lehen mendeurrena ospatu zituen. Ramón Usandizaga giltzarri izan zen gerraostean Donostiako musika lehengoratzeko, Donostiako Kontserbatorioko pedagogo eta zuzendari gisa, baita Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoaren sortzaile eta zuzendari gisa ere. Eduardo Gorosarriren jaiotzaren mendeurrena ere ospatu zen.
Asteari hasiera emateko “Joaquin Oxinaga eta haren garaiko espainiar organo-musika” hitzaldia eskaini zuen Jose López Calok.
Ganbera-musikaren eguna Ramón Usandizagari eskaini zitzaion, eta Donostiako Kontserbatorioko sinfonismoari eskainitako eguna ere bai. Bertan, haren lanez gain, beste sei irakasle ohiren lanak aurkeztu ziren: César Figuerido, Beltrán Pagola, José Uruñuela, Francisco Cotarelo eta Jose Luis Iturralde.
Abangoardiaren egunean Isabel Urueña, Jesús María Etxeberria, Joselu Ruiz de Gordoa, Enrique Ugarte, Carlos Villasol eta Ramón Lazkanoren obrak interpretatu ziren.
Egun sinfonikoan, besteak beste, Francisco Escuderoren Gernika operaren hirugarren ekitaldia interpretatu zen eta kritikaren eta publikoaren aldetik arrakasta handia lortu zuen.
Aipagai dugun edizioari amaiera emateko, Ramón Usandizaga eta Eduardo Gorosarriren obra koralak interpretatu ziren.