Select Page

Rafael Mendialduak emandako irekiera-hitzaldia Gasteizko kolegiata eta katedraleko kapera-maisuei buruzkoa izan zen; haien musika hurrengo eguneko kontzertuan entzun ahal izan zen.

Ganbera-musikari dagokionez, Delphin Alard eta haren ikasle Pablo Sarasateren biolin eta pianorako obrak interpretatu ziren. Abesbatzen egunean Donostiako Santa Cecilia eta Barakaldoko Zigor abesbatzek bisitatu gintuzten, Andra Mari anfitrioiarekin eta  haren Oiñarri filialarekin batera. Kontzertuan José Antonio Erauskinen, Aita José Domingo de Santa Teresaren eta Feliciano Beobideren lanen presentzia nabarmendu zen.

Europaren bahiketak —Iruñeko Taldeko kideek elkarren artean idatzitako lana— bete zuen abangoardiako musikari eskainitako errezitaldiaren lehen zatia. Kontzertua Carlos Basurko eta Carmelo A. Bernaolaren lanekin osatu zen.

Amaiera ekitaldian Delphin Alard, Pedro Sanjuán eta Francisco Escuderoren lanak entzun ahal izan ziren honako hauen eskutik: George Nicolescu eta Mirela Sima biolinistak, Zarautz abesbatza, Donostiako San Ignacio abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Guztiak Doron Salomon maisu israeldarraren zuzendaritzapean aritu ziren.

Francisco Escuderoren Juan Bautista. Salomé y el tetrarca Herodes (zatia). Int. 1. biolina, George Nicolescu, 2º biolina, Mirela Sima ; Euskadiko Orkestra; zuz. Doron Salomon ; San Ignacio abesbatza; zuz. Iñaki Cárcamo ; Zarautz Abesbatza ; zuz. Joaquín Iruretagoiena.

Aita Donostiaren Poema de la pasión (zatia). Int.: sopranoak, Maite Arruabarrena eta Isabel Alvarez ; korno inglesa, Xabier Domínguez G. de Andoin ; Errenteriako Andra Mari Abesbatza; zuz. José Luis Ansorena.