
Rafael Mendialduak emandako irekiera-hitzaldia Gasteizko kolegiata eta katedraleko kapera-maisuei buruzkoa izan zen; haien musika hurrengo eguneko kontzertuan entzun ahal izan zen.
Ganbera-musikari dagokionez, Delphin Alard eta haren ikasle Pablo Sarasateren biolin eta pianorako obrak interpretatu ziren. Abesbatzen egunean Donostiako Santa Cecilia eta Barakaldoko Zigor abesbatzek bisitatu gintuzten, Andra Mari anfitrioiarekin eta haren Oiñarri filialarekin batera. Kontzertuan José Antonio Erauskinen, Aita José Domingo de Santa Teresaren eta Feliciano Beobideren lanen presentzia nabarmendu zen.
Europaren bahiketak —Iruñeko Taldeko kideek elkarren artean idatzitako lana— bete zuen abangoardiako musikari eskainitako errezitaldiaren lehen zatia. Kontzertua Carlos Basurko eta Carmelo A. Bernaolaren lanekin osatu zen.
Amaiera ekitaldian Delphin Alard, Pedro Sanjuán eta Francisco Escuderoren lanak entzun ahal izan ziren honako hauen eskutik: George Nicolescu eta Mirela Sima biolinistak, Zarautz abesbatza, Donostiako San Ignacio abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Guztiak Doron Salomon maisu israeldarraren zuzendaritzapean aritu ziren.
Rafael Mendialdua, Pedro Ibarguren, Jose Luis Telleria, Miguel Buen, Jose Maria Lete eta Jose R. Peciña
Isabel Alvarez, Juan Cruz Diaz de Garayoa eta Fernando Gonzalez bakarlariak, eta Gasteizko Araba eta Landatxo abesbatzak
Manu Sagastume, Rafael Mendialdua, Isabel Alvarez, Maite Arruabarrena, Juan Cruz Diaz de Garayoa eta Fernando Gonzalez
Andra Mari Abesbatzaren emakumeen korua, Errenteriako Ereintza Txistulari taldea eta Jose Luis Ansorena zuzendaria
Maite Arruabarrena eta Isabel Alvarez bakarlariak, Andra Mari Abesbatza eta Jose Luis Ansorena zuzendaria
Quinteto de viento Mediterraneo Iruñeako Taldeako musikagileekin (Teresa Catalan, Jaime Berrade, Koldo Pastor, Josep Vicent Egea eta Patxi Larrañaga)
Carlos Basurco Quinteto de viento Pablo Sorozabal boskoteko musikariekin ( Jesus Angel Solabarrieta (flauta), Mikel Olazabal (oboea), Patxi Divar (klarinetea) eta Jose Ignacio Echeverria (fagota))
Mirela Sima eta George Nicolescu, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolin bakarlariak eta Doron Solomon zuzendaria