MUSIKASTE 87k José María Usandizagaren jaiotzaren lehen mendeurrena eta Gernikako bonbardaketaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zituen.
Asteari hasiera emateko “Kantu gregorianoaren dokumentu musikalak Euskal Herrian” hitzaldia eman zuen María Carmen Rodríguez Susok.
Lehenengo kontzertua kantu gregorianoko errezitaldi bat izan zen. Bertan, meza, liturgia-orduen zatiak eta Carmen Rodríguez Susok transkribatutako hainbat obra interpretatu zituen Alfonso X el Sabio musika- eta ikerketa-taldeak.
Abangoardiako euskal musikariei eskainitako egunean Antón Larrauri, Carlos Basurko, Rafael Castro, Luis de Pablo eta Félix Ibarrondoren obrak interpretatu ziren.
Ganbera-musikari eskainitako egunean José María Usandizagaren obrak jorratu ziren oso-osorik, baita amaierako kontzertuan ere, zeinean Kantu lauko gai bati buruzko obertura, Irurak bat (euskal gaiei buruzko rapsodia) eta La llamako Odaliskak eta II. ekitaldiko azken korua interpretatu baitziren. Azken lana Luigi Nonoren La Victoire de Guernica izan zen. Errenteriara etortzeko asmoa zuen, baina azken orduan ezin izan zuen, osasun arazoak zirela eta.
Oiñarri abesbatza, Coro Nuestra Señora de las Nieves de Falces abesbatza, Bergarako Aritzeta abesbatza, Baionako Euskalerria abesbatza, Laudioko Santa Lucia abesbatza, Errenteriako Andra Mari Abesbatza, Donostiako Kontserbatorioko txistu eta tronpa taldea eta Jose Luis Ansorena zuzendaria

Pedro Ibarguren Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Jose Maria Gurruchaga Errenteriako alkatea eta Antontxu Sainz
Oiñarri abesbatza, Andra Mari Abesbatza, Euskadiko Orkestra SInfonikoa eta Mathias Kuntzsch zuzendaria