
MUSIKASTE 81ek gure musikagileek euskal folklorea nola erabili izan duten hartu zuen gai nagusitzat. Era berean, Folklorearen egoera aztertzeko aldi berean jardunaldi batzuk antolatzea komeni zela ikusi zen.
Irekiera-ekitaldia ezin izan zen egin politikako giro asaldatuaren ondorioz. Bi hitzaldi zeuden programatuta: Lucile Armstrongen “Violet Alford eta euskal folklorearen ikerketak” eta Aita Jorge Riezúkoaren “Euskal kantutegia eta haren aurrekariak”.
Edizio horretan José Uruñuela konpositorearen zenbait obra estreinatu ziren, eta Aita Donostiaren Mirandaolako olagizonak obraren erabateko estreinaldia ere egin zen; oso obra fina da, Crux fidelis melodia gregorianoaren gainean idatzia.
Zarrabetea eta musugitarra izan ziren musika-tresna herrikoien ordezkariak. Eta abesbatzen egunean, Biarritzeko Oldarra, Iruñeko Itsaso, Gasteizko Araba, Bilboko Unibertsitateko Abesbatza, Donostiako Donosti Ereski eta Errenteriako Andra Mari abesbatzak izan ziren, eta, besteak beste, Aita Donostia, Pablo Sorozabal, Javier Bello Portu, Julen Ezkurra eta José Uruñuelaren obrak interpretatu zituzten.
Amaierako kontzertuan Iruñeko Santa Cecilia orkestrak eta Andra Mari abesbatzak euskal folkloreko obrak interpretatu zituzten.
Lucile Armstrong, Aita Jorge de Riezu , Pedro Ibarguren, Jose Luis Ansorena, Xabier Etxabe eta Ramon Labayen
Andra Mari Abesbatzaren zortikotea (Itziar Martinez, Coro Barea, Mari Carmen Martinez, Mirari Perez, Patxi Mitxelena, Jose Manuel Mitxelena, Jose Mari Arbelaiz eta Jose Luis Ansorena)
Musikasteko Ganbara Orkestra, Andra Mari Abesbatzaren bakarlariak eta Jose Maria Franco Gil zuzendaria
Musikasteko Ganbara Orkestra, Jose Mari Arbelaiz, Patxi Mitxelena, Jose Maria Franco Gil, Juani Erquicia, Mari Carmen Martinez eta Itziar Martinez