Select Page

Milagros Espido Freirek eta Rafael Mendialduak Juan García de Salazar izan zuten mintzagai eta aukera aprobetxatu zen R. María Azkueren Euskal Kantutegi Herrikoiaren 3. edizioa aurkezteko.

Peñaflorida Kaperak García de Salazarri buruzko kontzertu monografikoa eskaini zuen, eta ganbera-musikako kontzertuan Aldalur, Beobide, Barrenetxea, Bera, Garbizu eta Isasiren lanak entzun ziren.

Gasteizko Jesús Guridi Musika Eskolako instrumentu-taldeak, musika garaikideari eskainitako kontzertuan, honako hauen lanak eskaini zituen: Fdez. Gerenabarrena, Extremiana, Mena, Mendizabal, Lauzurika, Ibáñez eta Martínez. Kontzertu sinfonikoa Etxebarrieta, Isasi, Iturralde eta Garbizuren lanek osatu zuten.

Aurreko edizioan bezala, abesbatzen emanaldiak eman zion amaiera edizioari. Abesbatza hauek jardun ziren: Azpeitiko Julian Barrenetxea, Bilboko Jatorki, Lezoko abesbatza, Donosti Ereski eta Biarritzeko Oldarra; Murua, Aldalur, Barrenetxea, Isasi, Garbizu eta Urteagaren lanak interpretatu zituzten. Azken biak berriki zenduak ziren.

Aita Donostiaren La quête héroïque du Graal (zatia) . Int. Antontxu Sainz Echeverria eta Ester Gómez de Segura, errezitatzaileak; Trío Deslogères,ondista gisa Jean Fessard, Sylvana Hellec eta Corinne Brun; Errenteriako Andra Mari Abesbatzako emakumezko korua. Zuz. José Luis Ansorena.

Jose Maria Usandizagaren Umezurtza (zatia). Int. sopranoa, Mª Luisa Busselo; tenorra, Juan José Beristain; Andra Mari korala, Errenteriakoa (zuz. José Luis Ansorena); Musikasteko Orkestra Sinfonikoa. Zuz. Carlos Ibarra Larrauri