
Milagros Espido Freirek eta Rafael Mendialduak Juan García de Salazar izan zuten mintzagai eta aukera aprobetxatu zen R. María Azkueren Euskal Kantutegi Herrikoiaren 3. edizioa aurkezteko.
Peñaflorida Kaperak García de Salazarri buruzko kontzertu monografikoa eskaini zuen, eta ganbera-musikako kontzertuan Aldalur, Beobide, Barrenetxea, Bera, Garbizu eta Isasiren lanak entzun ziren.
Gasteizko Jesús Guridi Musika Eskolako instrumentu-taldeak, musika garaikideari eskainitako kontzertuan, honako hauen lanak eskaini zituen: Fdez. Gerenabarrena, Extremiana, Mena, Mendizabal, Lauzurika, Ibáñez eta Martínez. Kontzertu sinfonikoa Etxebarrieta, Isasi, Iturralde eta Garbizuren lanek osatu zuten.
Aurreko edizioan bezala, abesbatzen emanaldiak eman zion amaiera edizioari. Abesbatza hauek jardun ziren: Azpeitiko Julian Barrenetxea, Bilboko Jatorki, Lezoko abesbatza, Donosti Ereski eta Biarritzeko Oldarra; Murua, Aldalur, Barrenetxea, Isasi, Garbizu eta Urteagaren lanak interpretatu zituzten. Azken biak berriki zenduak ziren.
Maria del Milagro Azpiazu, Jose Maria Arbelaiz, Itziar Martinez eta Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Banda
Trio Deslogeres (Jean Fessard, Sylvana Hellec eta Corinne Brun), Andra Mari Abesbatza eta Jose Luis Ansorena zuzendaria
Trio Deslogeres (Jean Fessard, Sylvana Hellec eta Corinne Brun), Andra Mari Abesbatza eta Antontxu Sainz
Maria Luisa Busselo, Andra Mari Abesbatza, Musikasteko Orkestra Sinfonikoa eta Carlos Ibarra zuzendaria