Select Page

Edizio hura Hilarión Eslavaren (1807-1878) heriotzaren mendeurrenak ardaztu zuen, eta lehenengo egunean antolatutako mahai-inguru batean haren ekarpena eztabaidatu zen. Bertan, Samuel Rubio, Jose López Calo, Dionisio Preciado, Antonio Gallego, Antonio Martín Moreno, Joaquín Pildain eta José Antonio Arana Martija musikologo gailenek hartu zuten parte eta guztien artean musikari nafarrari buruzko monografia aurkeztu zuten, bertan horiek guztiek hartu baitzuten parte.

Lorenzo Ondarrak organorako euskal musikari eskainitako kontzertua jo zuen, eta, euskal klasikoei eskainitako jardunaldian, Donostiako Talde Barrokoak, Tomas Aragüésen zuzendaritzapean, konpositore burlatarraren musikari osorik eskainitako errezitaldia eskaini zuen.

Abesbatzen egunean Elizondoko Abesbatza, Algortako Biotz Alai eta Donosti Ereskiren bisitak izan ziren, Oiñarri eta Andra Mari herriko taldeen jardunaz gain. Luis de Pablo, Carmelo A. Bernaola, Agustín González Acilú, Antón Larrauri, Félix Ibarrondo eta Tomás Marcoren lanak entzun ahal izan ziren abangoardiako musikari eskainitako jardunaldian.

Amaierako kontzertua ere Eslavari eskaini zitzaion oso-osorik. Bertan parte hartu zuten Orereta Ikastolako haur kantariek, Andra Mari abesbatzak, Donostiako Orfeoiak eta Musikasteko Orkestra Sinfonikoak, José María Franco Gilen zuzendaritzapean.

 

Alfontso Jakituna Erregearen XIV. kantiga (zatia), Hilarion Eslavarena. Int.: Orereta Ikastolako haur abesbatza, Andra Mari abesbatza, sopranoa, Mª Luisa Busselo (zuz. Jose Luis Ansorena), Musikasteko Orkestra Sinfonikoa. Zuz. José Mª Franco Gil.