Select Page

Juan Crisóstomo Arriagaren (1806-1826) heriotzaren 150. urteurrenaren oroipenak egituratu zuen edizio hura, eta bat egin zuen José Antonio Arana Martijaren Música Vasca liburuaren aurkezpenarekin. Arana Martijak berak eman zuen irekiera-ekitaldiko hitzaldia.

Madrilgo Antzinako Musikaren Ikasketen Mintegiko Musika Kaperak Antxietaren inguruan ardaztutako errezitaldia eskaini zuen. Abesbatzen egunak, Deustuko Ikas Ama eta Algortako Biotz Alai bizkaitar taldeen, eta Donosti Ereski eta Santa Cecilia gipuzkoarren bisitak hartu zituen herriko Oiñarri eta Andra Mariren jardunaz gain.

Euskal klasikoei dagokienez, ganbera-musikari eskainitako bi egunetan interpretatu ziren. Alde batetik, Madrilgo Laukoteak Arriaga, Sorozabal eta Escuderoren hari-laukoteak jo zituen, eta, bestetik, Bilbao haize-boskoteak Aragüés, Bastida, Arriaga, Ravel, Santiago eta Iturralderen obrak jo zituen.

Errenteriako Andra Mari abesbatzako emakumezkoen sailak eta Iruñeko Santa Cecilia Orkestrak, Javier Bello Porturen zuzendaritzapean, hain gazte hildako Arriagari eskainitako kontzertua eman zuten. Edizio hartan, abangoardiako musikari eskainitako jardunaldia alde batera utzi zen.

Juan Crisóstomo Arriagaren Agar et Ismael (zatia) . Int.: sopranoa, Herminia Laborde; Iruñeko Santa Cecilia orkestra. zuz. Javier Bello Portu.

Heinrich Isaacen Una musquet de Biscaya. INT.: Antzinako musikaren ikasketen mintegiko musika kapera. Zuz. Ángel Botia