FUNTSA A1 – NORBERTO ALMANDOZ
Norberto Almandoz-ek musika jarduera ibilbidea Sevillan garatu zuen 1919 eta 1970 bitartean. Sevillako Katedraleko Kapera Maisua, konpositorea, Sevillako Kontserbatorioko zuzendaria eta ABCren Sevillako edizioko musika kritikaria ere izan zen.
Bere fondoan Sevillan garatu zuen musika jardueraren islatzen da, bai eta Espainiako gerra aurreko eta ondorengo musika errealitatea ere. Bere musika liburutegia erlijio musikan eta ahozko musikan aberatsa da.
Fondoak 1.170 gutunez osatutako epistolarioa du, bere musika liburutegia, aldizkako 157 publikazio bai eta bera baino lehen kapera maisu izan zen Eduardo Torres-en eskuidatziak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A1
- Izenburua: Norberto Almandoz
- Datak: 1893 – 1970
- Tamaina eta euskarria: 50 m. (156 kutxa, 3.545 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Almandoz, Norberto (1893-1970)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Norberto Almandoz Astigarraga, Astigarragan jaio zen 1893ko ekainaren 15ean. Musika ikasketak bere jaioterrian hasi zituen eta Eduardo Mocoroarekin jarraitu zituen eta piano ikasketak Beltrán Pagolarekin jarraitu zituen Donostian. Julio Valdés-ekin ikasi zuen Gasteizko Seminarioan eliz ikasketak egiten zituen bitartean.
1918an Comillaseko Seminarioan apaiztu zen, bertan harmoniako klaseak ematen zituelarik. 1919an Sevillako Katedraleko Lehen Organista plaza eskuratu zuen eta bertan bizi izan zen bere heriotza arte.
1920an Parisen konposizio eta orkestrazio ikasketak areagotu zituen Eugène Cools eta Gabriel Pierné-rekin.
20. hamarkadan hainbat konposizio lehiaketetan sariak lortu zituen eta erlijio musikako hainbat lan kaleratu zituen.
1934an Sevillako Musika Kontserbatorioa sortu zuen eta bertako zuzendaria izan zen 1936tik 1964an erretiratu zen bitartean.
1939an Sevillako Katedraleko Kapera Maisu izendatu zuten. 35 urtez ABC egunkariko Sevillako edizioko musika kritikaria izan zen. Sevillan hil zen 1970eko abenduaren 7an. - Historia artxibistikoa: Bere fondoa Norberto Almandozek bildutako dokumentu multzoak osatzen dute, konpositore gisa, Sevillako Kontserbatorioko zuzendari gisa, Sevillako Katedraleko Kapera Maisu gisa eta ABC egunkariko Sevillako edizioko musika kritikari gisa izandako jardueren ondorioz sortuak, eta bere liburutegi pertsonala ere bertan biltzen da. Bera baino lehen Sevillako Katedraleko Kapera maisuaren – Eduardo Torres- eskuidatziak ere jasotzen dira.
Norberto Almandozen heriotzaren ostean, bere iloba Isabel Almandozek, fondoa Sevillatik Astigarragara eraman zuen, eta José Luis Ansorenari, Eresbileko zuzendariari,eskaini zion fondoa. 1980an bere eskaintza onartua izan zen eta fondo dokumentala Eresbilen gordetzen da lagapen gisa. - Sarrerari buruzko datuak: 1977an fondoa Eresbilera iristen da eta 1980an lagapena formalizatu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoak Norberto Almandozen musika liburutegian Joaquin Broto, Manuel Castillo, Ernesto Halffter, José Mª González-Bastida, Joan B. Lambert, Luis Lerate, A. Montero, Eduardo Torres eta José Mª Usandizagaren eskuidatziak biltzen dira. Musika literatura liburutegian 890 monografia daude: hemerotekan 157 aldizkari; 107 programen bilduma; Norberto Almandozek 1912 eta 1970ean jasotako 1170 gutun; Dokumentazio pertsonala tituluak, diplomak eta argazkiak.
- Antolamendua: Jose Luis Ansorenak ordenatu zuen fondoa eta honako sailak ditu:
B. Euskal musikagileen lanak
C. Musikagile espainiarren lanak
D. Egile unibertsalen lanak. Musika erlijiosoa
E. Egile unibertsalen lanak. Musika profanoa
F. Poltsikoko partiturak
G. Opera
H. Liburutegia
I. Hemeroteka
J. Programa-bilduma
K. Argitalpen-katalogoak
L. Dokumentazio pertsonala-Korrespondentzia
M. Dokumentazio pertsonala. Tituluak
N. Idazlan propioak
O. Bestelako idazlan
P. Musika gabeko liburutegia
Q. Argazkiak
R. Objektuak - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZAKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Idatzizko dokumentazioa espainiarrez, katalanen, frantsezez eta italieraz nagusiki
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Norberto Almandozen obra originalak Isabel Almandoz ilobaren etxean daude.
- Bibliografia: ANSORENA, José Luis. “Norberto Almandoz Mendizabal (Astigarragan 1893 – Sevillan 1970): Apaiz eta Musikagile = Sacerdote y Compositor”. Astigarraga: Astigarragako Udala, 1993
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Norberto Almandoz (1893-1970) / Joaquín Broto (1921-2006) / Manuel Castillo (1930-2006) / Ernesto Halffter (1905-1989) / José María González-Bastida (1908-1997) / Joan B. Lambert (1884-1945) / Luis Lerate / A. Montero / Eduardo Torres (1882-1934) / José María Usandizaga (1887-1915)
- Lekuak: Astigarraga / Sevilla
- Gaiak: Korrespondentzia / Erlijio-musika / Ahots eta pianorako musika