FUNTSA A98 – Gelasio Arámburu – Sine Nomine Abesbatza
Gelasio Aramburuk (1896-1968), Teologian doktorea, Zuzenbidean lizentziatua eta hainbat argitalpenetan laguntzailea, A. Donostiarekin eta Norberto Almandozekin ikasi zuen musika. 1921ean Pasai Antxoko parrokiako organista izendatu zuten, eta bertako Schola Cantorum haur abesbatza sortu zuen. 1936an Gelasio Aramburu Frantziara erbesteratzeko beharrean aurkitu zen Alejandra bere arrebarekin batera. Luis Romerok bete zuen bere lekua. 1945ean Madrilera itzuli zen eta 1947an Donostiako San Vicente parrokiako Kapera Maisu izendatu zuten (bere azken destinoa), eta bertan Sine Nomine elkartea sortu zuen. Erbestean zegoelarik, A. Donostiarekin batera izen bereko abesbatza bat zuzendu zuen Biarritzen.
Funtsean eskuidatzitako eta inprimatutako musika aurki daiteke, bai eta musika literatura, kontzertuetako programak eta soinu grabazioak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A98
- Izenburua: Gelasio Arámburu
- Datak: 1906 – 1982
- Tamaina eta euskarria: 4,2 m (28 kutxa). 825 inprimatutako partitura, 110 eskuidatzitako partiturak 64 libru, aldizkariak eta musika katalogoak, 3 musika programa eta 151 soinu grabazio.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arámburu, Gelasio (1896-1968)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Gelasio Aramburu 1896an Andoainen jaio zen. Teologian doktorea, Zuzenbidean lizentziatua eta hainbat argitalpenetan laguntzailea, A. Donostiarekin eta Norberto Almandozekin ikasi zuen musika. 1921ean Pasai Antxoko parrokiako organista izendatu zuten, eta bertako Schola Cantorum haur abesbatza sortu zuen, garai hartan Gipuzkoako tiple talderik onena izan zena. 1936an Gelasio Aramburu Frantziara erbesteratzeko beharrean aurkitu zen Alejandra bere arrebarekin batera. Luis Romerok bete zuen bere lekua. 1945ean Madrilera itzuli zen eta 1947an Donostiako San Vicente parrokiako Kapera Maisu izendatu zuten (bere azken destinoa), eta bertan Sine Nomine elkartea sortu zuen. Erbestean zegoelarik, A. Donostiarekin batera izen bereko abesbatza bat zuzendu zuen Biarritzen. 1968ko azaroaren 18an zendu zen.
- Historia artxibistikoa: José Antonio Aranzabalek zaintzen zuen musik funtsa
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2001eko otsailaren 28an sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean inprimatutako musika, partiturak eskuidatziak, liburuak, kontzertuetako programak eta soinu grabazioak aurki ditzakegu.
- Antolamentua: Funtsa 13 ataletan sailkatzen da, horietako bakoitzari hizki bat egokituz. Sail bakoitza alfabetikoki ordenatzen da eta dokumentu bakoitzari currens zenbaki bat egokitzen zaio:
A. Erlijio musika (euskal musikagileak)
B. Erlijio musika (beste musikagileak)
C. Koru musika profanoa (euskal musikagileak)
D. Koru musika profanoa (beste musikagileak)
E. Ahots eta piano musika
F. Musika instrumentala
G. Metodoak
H. Liburuak
I. Aldizkariak
J. Katalogoak
K. Kontzertuetako programak
L. Soinu grabazioak
M. Hainbat musika
- Eskuratzekoak: 2012ko otsailaren 10ean eta 24an partitura multzo berria sartu zen, 18 bobina zinta, aldiuneko 5 disko, 78 b/m-ko 33 disko, 45 b/m-ko 20 disko eta 33 b/m-ko 44 disko.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Partiturak latinez, espainieraz, euskaraz, italieraz, alemanez, frantsesez.. Metodoak espainieraz eta frantsesez nagusiki. Liburuak eta aldizkariak espainieraz, frantsesez eta italieraz
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: 78 b/m-ko 3 diskoak hausturak dituzte
- Deskribapenerako baliabideak: 2002ko urria eta 2003ko martxoa bitartean Jon Ander Eizagirrek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en. 2012ko otsailean barneratutako diskoen katalogazioa Jaione Landaberean Absys-en egin zuen.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Grabazioen bildumen seriea digitalizatua dago eta DVD-R-etan gordea.
- Bibliografía: Diario Vasco (2000), urtarrila
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Antonio de Donostia (OFM Cap) (1886-1956) / Norberto Almandoz (1893-1970)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián / Pasaia
- Gaiak: Koru musika / Musika erlijiosoa / Ahots eta pianorako musika / Soinu grabazioak