FUNTSA A10 – Goizaldi Dantza Taldea
Cándido Pujana Tellería maisuaren eskutik 1948an Donostian sortutako Euskal dantza taldea zen. Fermín Calbetón kaleko Círculo Tradicionalistan debutatu zuen, Grupo de Danzas del Maestro Pujana izenarekin. 1951ko apirilaren 25ean, José Ignacio Montes-ek proposatuta “Goizaldi” izena jartzea erabaki zen. 1952tik aurrera estatuan nahiz nazioarte mailan jaialdi askotan parte hartu izan zuen, hirurogeiko hamarkada oso emankorra izan zelarik. Egun arte, hainbat film eta soinu grabaziotan parte hartu du.
Fondoan honako partiturak aurki daitezke: txisturako eskuidatzitako eta inprimatutako obrak (253), korurako euskal obrak (35), ahozko obrak (3) eta koru obra erlijiosoak (13). Partitura askori zatiak falta zaizkie.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A10
- Izenburua: Goizaldi Dantza Taldea
- Datak: 1948 – 1983
- Tamaina eta euskarria: 0,60 m (4 kutxa, ca. 304 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Goizaldi Dantza Taldea
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1948an Donostiako Victor Pradera 39 kalean kokatzen zen Udal Musika Kontserbatorioko etxabean sortutako euskal dantza taldea zen. Bere sortzailean Cándido Pujana Tellería maisua izan zen. Urte horretako apirilaren 25ean Fermín Calbetón kaleko Círculo Tradicionalistan debutatu zuen, Grupo de Danzas del Maestro Pujana izenarekin. 1951ko apirilaren 25ean, José Ignacio Montes-ek proposatuta “Goizaldi” izena jartzea erabaki zen, eta maiatzaren 15ean estreinako aldiz Tolosan emanaldia eskaini zuen publikoki. 1952tik aurrera estatuan nahiz nazioarte mailan jaialdi askotan parte hartu izan zuen hirurogeiko hamarkada oso emankorra izan zelarik. Egun arte, hainbat film eta soinu grabaziotan parte hartu du.
- Historia artxibistikoa: Musika artxiboa Isidro Bengoetxeak bere Errenteriako etxean gordetzen zuen. Eresbilera etorri zenean, José Luis Ansorenak fondoa 8 karpetetan banatu zuen. Lehen bost karpetetan txisturako obrak biltzen ziren, seigarrengoan izengabeko txistu partiturak, zazpigarrenean ahots musika erlijiosoa eta azkenekoan ahozko musika profanoa.
- Sarrerari buruzko datuak: 1983an fondo lagapen gisa eman zitzaion Eresbili.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsan honako partiturak aurki daitezke: txisturako eskuidatzitako eta inprimatutako obrak (253), korurako euskal obrak (35), ahozko obrak (3) eta koru obra erlijiosoak (13). Partitura askori zatiak falta zaizkie.
- Antolamentua:
Karpeten ordena mantendu da eta partitura bakoitzari currens zenbaki bat eman zaio gidoi batekin azpi-sailkatuta; zazpigarren eta zortzigarren karpetetako obrei ordena trukatu egin zaie. Beste hiru karpetei aipamena egiten zaie, bertan material dokumentala aurkitzen delarik: programak, prentsa zatiak… nahiz hauek ez dauden inbentario informatikoan. - Eskuratzekoak: Eskuratzekoak
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: dez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Ahozko eta korurako partiturak euskaraz, eta ahozkok koru partitura erlijiosoak euskaraz eta latinez
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatizatua Mark Barnés-ekin zuen 2004ko azaroa eta abenda bitartean.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia-San Sebastián
- Gaiak: Abesbatzarako musika / Dantza / Txistuarko musika / Euskal folklorea