FUNTSA A2 – MAITEA ABESBATZA
Emakumezkoen Coro Maitea abesbatza, 1945ean sortu zen María Teresa Hernández Usobiagaren eskutik. A capella, nahiz beste abesbatzekin, Easo abesbatzaren ahots baxuekin batez ere, kontzertu sinfoniko-koral ugari eskaini izan zituen. Hainbat musikagilek abesbatzarentzat obrak sortu zituzten espresuki. Bere jarduera 1977an eten zuen. Partituren artxiboaz gain, fondoak dokumentazio administratiboa eta ikonografiko ugaria biltzen du, bai eta gutunak ere.
Tomás Garbizu, José Mª González Bastida edo Pablo Sorozábalen eskuidatziak aipagarriak dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzia-kodea: ES RE A2
- Izenburua: Maitea Abesbatza
- Datak: 1945 – 1979
- Tamaina eta euskarria: 7,8 m (52 kutxa, 1375 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Maitea Abesbatza
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Emakumezkoen Coro Maitea abesbatza, 1945ean María Teresa Hernández Usobiagaren eskutik sortu zen. Lehen emanaldia Donostiako Pricipal Antzokian izan zen urte hartako ekainaren 4an. 1977an abesbatzaren jarduera eten zen eta 18 urte beranduago (1995ean) bere fundatzailea omentzeko oroimenezko kontzertua eskaini zuen.
- Historia artxibistikoa: Imanol Olaizolak zaindu zuen artxiboa (Coro Maitea-ren lehendakaria) Gipuzkoako Foru Aldundiaren ganbaran, armairu edukiontziarekin batera.
Fondoa Eresbilera iritsi zenean, lehen inbentarioan, erromatar zenbakiekin 12 ataletan sailkatu zen: koru musika “ a capella” erlijiosoa, erlijio musika akonpainamenduarekin, koru musika “a capella” profanoa, musika sinfoniko korala, operak, zarzuelak, lied-ak, musika instrumentala, liburuak, eskuidatzitako koadernoak, Coro Maitearekn dokumentazioa eta beste batzuk. Inbentario informatikoa egin zenean, atal bakoitzari letra bat eman zitzaion, modu horretan koruaren atal dokumentalak hainbat atal edo hizkien arabera banatu zirelarik. - Sarrerari buruzko datuak: Fondoaren lagapena 1979ko otsailean egin zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoa inprimatutako musika eta eskuidatziz osatua dago batez ere; liburu eta aldizkari musikalak ere baditu, hainbat dokumentaziorekin batera (arauak, aktak, programak, prentsa zatiak, argazkiak, diplomak) eta Coro Maitearen hainbat objektu.
- Antolamentua: Honako ataletan sailkatzen da:
A. “A capella” korurako musika erlijiosoa
B. Musika erlijiosoa akonpainamenduarekin
C. “A capella” korurako musika profanoa
D. Koru eta orkestrarako musika
E. Operak
F. Zarzuelak
G. Lieder
H. Musika instrumentala
I. Liburuak
J. Eskuizkribuzko koadernoak
K. Maitea abesbatzaren dokumentazioa
L. Programak
M. Prentsa-ebakinak
N. Argazkiak
O. Diplomak eta bestelakoak
P. María Teresa Hernandez-i buruzko dokumentazioa - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Partiturak latinez, espainiarrez, euskaraz, italiarrez, alemaniarrez, frantsesez… Coro Maitearekin zer ikusia duen dokumentazioa eta liburuak eta musika aldizkariak espainiarrez batez.
- Deskribapenerako baliabideak: 2003ko urria eta abendua bitartean egindako File-Maker katalogoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: PÉREZ-ARREGUI FORT, Ignacio. “El coro Maitea: medio siglo de arte”. Donostia-San Sebastián : Fundación Social y Cultural KUTXA, 1995
URROZ, Ana. In: El Diario Vasco (1995). maiatzaren 26a
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Mª Teresa Hernández Usobiaga (1885-1974) / Imanol Olaizola (1920-)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika korala / Ahots eta pianorako musika