R. Lazkano-ren Chant III (1990)

 Partiturak

Matthäus Passion, libretoa, 1998

Dokumentazioa

FUNTSA A91 – MUSIKA HAMABOSTALDIA 


 

1939an, udako turismo eskaintza aberasteko xedearekin sortu zen Musika Hamabostaldia Donostian. 1991n Jaialdiaren Elkarte Kudeatzailea osatu zen, bertako kide direlarik Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Eusko Jaurlaritza.
Funtsean partiturak daude batez ere, musika garaikidekoak gehienak, horietatik batzuk Hamabostaldiaren enkarguak direnak, 26 eskuidatziak eta 45 inprimatuak 1921 eta 1999 bitartean kaleratuak.
Soinu dokumentuak, kasetak gehiengoak, Hamabostaldiak antolatutako kontzertuen grabazioak dira batez ere, baina beste interprete eta ekoizleek igorritako promozio lanak ere biltzen ditu.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A91
  • Izenburua: Donostiako Musika Hamabostaldia = Quincena Musical de San Sebastián
  • Datak: 1989-2001
  • Tamaina eta euskarria: 71 partitura, 17 zinta magnetofoi karrete, 351 kasete, 2 DAT zinta eta 62 bideo kasete.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Donostiako Musika Hamabostaldia – Quincena Musical de San Sebastián
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostiako Musika Hamabostaldia Europako musika klasikoko jaialdirik zaharrenetakoa da. 1939an, udako turismo eskaintza aberasteko beharrak bultzatuta sortu zen. 60ko hamarkadaren amaiera arte ospe handia izan zuen jaialdiak. Handik aurrera eta 1979 arte, gainbehera garaia izan zuen, eta Udalak jaialdiaren kudeaketa bere gain hartu zuen. 1991n Udalak Jaialdiaren Kudeaketa Elkartea osatu zuen, eta bertako kide dira Donostiako Udala bera, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
  • Historia artxibistikoa: Jaialdiaren jardueragatik sortutako dokumentazioa biltzen du funtsak, antolatutako kontzertuetako grabazioak batez ere, eta baita erakundeak berak jasotakoak ere. Hamabostaldiak Reina Regente helbidean zuen egoitzan mantendu ziren Kursaal-era lekualdatu zen arte. Orduan, 1999ko abenduan, partiturak zenbait libururekin batera Eresbilera sartu ziren. Ikus-entzunezko dokumentuak, fonogramak eta bideoak, 2008ko apirilean ekarri ziren. Soinu grabazioetako %95 kasetak dira. Horietako kasete gehiengoei kontzertuaren programaren fotokopia bat atxikitzen zaie eta beste batzuetan soinu teknikariak egindako grabazioaren fitxa gehitzen da ere.
  • Sarrerari buruzko datuak: Komodatu lagapena egin zen oraindik ere formalizatu gabea. Bi sarrera egin ziren lehena 1999ko abenduaren 1ean eta bigarrena 2008ko apirilaren 1ean.
    1999ean egindako sarreran aipatzen da, partiturekin batera honako materialak sartu zirela Eresbilen bere funts orokorrean barneratu direnak:
    Liburuak: 125
    Partiturak:90
    Katalogoak: 134
    Programak: 69
    Diskoak (CD):57; (LP): 14
    Aldizkariak: 26
    2011ko azaroaren 15ean material berriak barneratu ziren, partiturak nagusiki.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Partituren funtsean eskuidatzitako 26 partitura daude eta beste 45, 1921 eta 1999 bitartean inprimatutakoak. Bilduman musika garaikidea dago nagusiki, kopietan. Horietako batzuk Hamabostaldiaren enkarguak dira. Soinu dokumentuak, kasetak gehiengoak, Hamabostaldiak antolatutako kontzertuen grabazioak dira batez ere, baina beste interprete eta ekoizleek igorritako promozio lanak ere biltzen ditu. Bideo grabazioak ere badaude, etxeko grabazioak gehienak. Bertan jaialdiaren baitan programatutako kontzertu eta operak, bai eta Hamabostaldiko programak eta telebistatik igorritako saioak aurki daitezke. Jaialditik kanpo aurkeztutako zenbait opera eta zarzuela ere badaude.
  • Antolamentua: Honela sailkatzen da:
    . A Atala: Partiturak
    . B Atala: Soinu grabazioak
    . B1: Erakundeak antolatutako kontzertuen grabazioak.
    . B2: Erakundeak jasotako grabazioak (interpreteek, ordezkariek eta abar…)
    . C Atala: Bideoak
    . D Atala: Dokumentazioa
  • Eskuratzekoak: Momentuz ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Sarrera librea, soinu grabazioak eta bideoak kontsultatzeko aurretik baimena behar da.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Ikasketa eta ikerketarako soilik, eta jabearen baimenarekin.
  • Deskribapenerako baliabideak: Informatiko mailan partitura eta dokumentuen inbentarioa daukagu FileMaker-en, eta hauetatik dokumentu mailan jaialdian interpretatutako euskal musikagileen obrak daude.

 GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Javier Bello Portu (1920-2004) / Ramon Lazkano (1968-)
  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Koru musika / Ganbera musika