FUNTSA A60 – YBARRA SENDIA
José Antonio Ybarra de los Santos Bilbon ezarri zen 1801ean. Urte batzuetan prokuradore moduan lan egin eta gero meatzaritzaren ustiaketari ekin zion, eta Juan eta Gabriel bere semeak elkartean sartu zituen. 1849an hil zenean, bere semeek ondasunak jaso zituzten.1882. urtean Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao elkartea sortu zuten. Ybarra familia inbertsio talde izateari 1890. urtean utzi zion, eta hainbat oinordekok bere lekua hartu zuten.
551 argizarizko zilindroz osatutako bilduma Bilboko bi etxeetakoak ziren: 6 Centro Fonográfico Universal-ekoak, eta 144 Hurtado de Amézaga kaldeko Viuda de Ablanedo e Hijos-ekoak.
Opera eta zarzuela zatiak, espainiar abestiak eta ipuinak daude fondoan, eta aldi berean zortzikoak eta euskal abestiak Maguregui, Villabella, Arriaga, Ercilla edo Bordes jaunek abestuak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A60
- Izenburua: Colección de cilindros Familia Ybarra
- Datak: ca. 1898 – 1905
- Tamaina eta euskarria: 551 argizarizko zilindro
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Ybarra (Familia)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: José Antonio Ybarra de Los Santos Somorrostroko bailarakoa zen eta Bilbon ezarri zen 1801ean. Urte batzuetan prokuradore moduan lan egin eta gero meatzaritzaren ustiaketari ekin zion, eta Juan eta Gabriel bere semeak elkartean sartu zituen. 1849an hil zenean, bere semeek ondasunak jaso zituzten.1882. urtean Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao elkartea sortu zuten.
Ybarra familia inbertsio talde izateari 1890. urtean utzi zion, eta hainbat oinordekok bere lekua hartu zuten.
1921. urtean Ybarra sendiko lau pertsonek Espainiako 46 enpresa entzutetsuen administrari kontseiluetan postuak zituzten, Altos Hornos de Vizcaya, Sociedad Española de Construcción Naval, Compañía Marítima del Nervión, Banco de Vizcaya, eta abar. - Historia artxibistikoa: Fondoa Bizkaiko Artxibo Historikotik jatorrizko 7 kutxetan iritsi zen, egoera oso tamalgarrian. Ehuneko hamarra itxuraz egoera onean sartu zen eta gainontzekoak ez-erabilgarriak. Jatorrizko kutxetan eta kotoitan bildurik iritsi ziren. 1997ko urtarrilaren 13an Bizkaiko Foru Aldundiko Carmen Uncetak “Cilindros” izenburuko koadernotxoaren fotokopiak bidali zituen, jatorrizko 634 zilindroen inbentarioarenak.
- Sarrerari buruzko datuak: Lagapena 1996eko martxoaren 5ean egin zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsak 551 zilindro ditu. Dokumentuen artean aipagarriak dira Bilboko bi etxeetakoak datozenak: 6 Centro Fonográfico Universal-ekoak, eta 144 Hurtado de Amézaga kaldeko Viuda de Ablanedo e Hijos-ekoak.
Honako etxeetako lanak ere aurkitzen dira: las valencianas “Hijos de Blas Cuesta”, “Puerto y Novella” y “Pallas y Cía”, las madrileñas: “G.F. de Villasante”, “José Navarro”, “Hugens y Acosta”, “S.A. Fonográfica” eta “Vda. de Aramburo” eta Bartzelonako “Sociedad Artístico Fonográfica” etxekoak ere.
Opera eta zarzuela zatiak, espainiar abestiak eta ipuinak daude fondoan, eta aldi berean zortzikoak eta euskal abestiak Maguregui, Villabella, Arriaga, Ercilla edo Bordes jaunek abestuak. - Antolamentua: Kutxak antolatzeko erabilitako jatorrizko irizpidea ahal zen neurrian errespetatu da eta currens zenbakitako serie bakarrean sailkatzen da.
- Eskuratzekoak: Funts itxia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Partzialki erabilgarria. Soilik digitalizatuak dauden dokumentuak kontsultatu daitezke.
- Kopiak egiteko baldintzak: Ezin da erreproduzitu
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiarra – Euskara
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Zentroan ez dugu jatorrizko dokumentuak entzuteko tresnarik, soilik digitalizatuak daudenak entzun daitezke.
- Deskribapenerako baliabideak: Paperezko inbentarioa eta File-Maker katalogoa 1996ko Apirilean Jaione Landabereak egin zituen.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Eresbilek 186 zilindro digitalizatu ditu.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Domingo Maguregui / Eulogio Villabella / Gervasio Ercilla
- Lekuak: Bilbao
- Gaiak: Argizarizko zilindroak / Soinu grabazioak