FUNTSA A36 – ORFEON RENTERIANO – JESUS QUEREJETA
1898an Antonio Olaranek ahots baxuen Orfeon Renterianoa sortu zuen. Jesus Querejeta, 1953 Jasokundeko Parrokiako organista lanetan hasi zenean orfeoiaren bigarren aroari hasiera eman zitzaion. 8 urtetan zehar hainbat aretotan emanaldiak eskaini izan zituen eta parrokiako ospakizun liturgikoetan parte hartu zuen.
Orfeoiak bigarren aroan izan zuen koru errepertorioa jasotzen du fondoak, erlijio musikakoak gehienak. Era berean, Jesús Querejetaren musika liburutegia ere biltzen du. (Ataun, 19238-Errenteria, 2008).
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A36
- Izenbura: Orfeon Renteriano – Jesus Querejeta
- Datak: 1953 – 1961
- Tamaina eta euskarria: 2,4 m. (7 kutxa, 240 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Orfeon Renteriano
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1898an Antonio Olaranek ahots baxuen Orfeon Renteriano sortu zuen. Jesus Querejeta, 1953 Jasokundeko Parrokiako organista lanetan hasi zenean orfeoiaren bigarren aroari hasiera eman zitzaion. 8 urtetan zehar hainbat aretotan emanaldiak eskaini izan zituen eta parrokiako ospakizun liturgikoetan parte hartu zuen.
- Historia artxibistikoa: Fondoa Jesus Querejetak (Ataun, 1928-Errenteria, 2008) zaindu izan zuen.
- Sarrerari buruzko datuak: 1990ean dohaintza moduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Orfoiaren bigarren aroaren koru errepertorioa biltzen da, erlijio koru musikako partiturak batez ere. Era berean, Jesus Querejetaren musika liburutegia ere biltzen du.
- Antolamentua: Orfeon Renteriano-ren koru partiturak; Biblioteca musical de Jesus Querejeta (koru musika, zarzuela, ahots musika, piano musika, organo musika, eskuidatziak, liburuak eta artikuluak ).
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: SAINZ ECHEVERRIA, Antonio. “Abesbatza – Coros”. En Errenteria musikala = Errenteria musical. Errenteria: Andra Mari Abesbatza, 1991. 187-191 eta 211-215 or.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Jesus Querejeta (1928-2008)
- Lekuak: Errenteria
- Gaiak: Koru musika / Musika erlijiosoa