FUNTSA A219 – MARÍA PAZ URBIETA
Mª Paz Urbieta Donostian jaio zen 1923an, abeslari eta musikologoa izan zen. Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen kantuko ikasketak. Horrez gain, goi mailako espezializazio-ikasketak egin zituen Salzburgon, Sienan eta Espainian. Europako hainbat lekutan aritu zen kontzertista gisa, Baglioni, Marini, Arámbarri, García de la Vega, Usandizaga, Escudero, Urteaga eta Rodó bezalako maisuen zuzendaritzapean.
Abeslari izateaz gain, irakasle eta hizlari ere izan zen. Bere ibilbide artistikoa utzi eta Espainiako Irrati Nazionalean hasi zen esatari lanetan, bertan jardun zuen erretiratu arte. 2023ko martxoaren 3an hil zen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Funts kodea: A219
- Izenburua: María Paz Urbieta funtsa
- Datak: ca. 1852–2023
- Bolumena eta euskarria: 704 partitura, 9 liburu, 9 solfeo eta harmonia metodo, 40 liburuxka, 8 aldizkariren ale, 3 eskuizkribu, 74 programa, 173 argazki, 21 marrazki edo lamina, 330 gutun edo postal, 10 dokumentazio-dosier, 9 soinu grabazio eta 2 objektu.
TESTUINGURUA
- Ekoizlearen izena: María Paz Urbieta
- Ekoizlearen historia: Donostian jaioa zen 1923an, abeslari eta musikologoa izan zen. Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen kantuko ikasketak. Horrez gain, goi mailako espezializazio-ikasketak egin zituen Salzburgon, Sienan eta Espainian. Europako hainbat lekutan aritu zen kontzertista gisa, Baglioni, Marini, Arámbarri, García de la Vega, Usandizaga, Escudero, Urteaga eta Rodó bezalako maisuen zuzendaritzapean.
Abeslari izateaz gain, irakasle eta hizlari ere izan zen. Bere ibilbide artistikoa utzi eta Espainiako Irrati Nazionalean hasi zen esatari lanetan, bertan jardun zuen erretiratu arte. 2023ko martxoaren 3an hil zen. - Artxibo-historia: Dokumentazioa bere jardun profesionalaren baitan bildu zuen, bai kontzertista eta bai irratiko esatari gisa, eta bere etxebizitza partikularrean gorde zen hil arte.
- Sarrera-datuak: 2023ko irailaren 12an, María eta Ignacio Garmendia Urbieta ilobek María Pazek Donostiako Euskal Herria kalean zuen etxean gordetako dokumentazioa eman zioten Eresbili. 16 kutxa jaso ziren.
EDUKIA ETA EGITURA
- Edukiaren irismena: Batez ere partitura inprimatuak biltzen ditu. Nabarmentzekoa da bere emanaldien programen eta gutunen saila.
- Antolaketa-sistema:
- A – Ahots musikako partiturak
- A1: ahotsa akonpainamenduarekin
- A2: opera eta zarzuela
- A3: ahotsa orkestrarekin
- A4: abesbatza musika
- B – Musika-instrumentalerako partiturak
- B1: Talde-instrumental musika
- B2: Instrumentu bakarlariak
- B3: iturriak eta teoria
- C – Liburutegia
- C1: Liburuak
- C2: Solfeo eta harmonia metodoak
- C3: Liburuxkak
- C4: Aldizkari aleak
- C5: Eskuizkribuak
- D – Programak
- E – Argazkiak
- F – Ikonografia
- F1: Kartelak
- F2: Laminak
- F3: Marrazkiak
- F4: Erlijio-estanpak
- G – Korrespondentzia
- G1: Postalak
- G2: Gutunak
- H – Dokumentazioa
- H1: Apunte-koadernoak (musika)
- H2: Oharren koadernoak: apunteak, idatziak, etab.
- H3: RTVE dokumentazio profesionala
- H4: Prentsa-zatiak
- H5: Irratiko programak
- H6: Matrikula, ordainketa eta abarrei buruzko dosierra
- H7: Ziurtagirien dosierra
- H8: Curriculum dosierra
- H9: Karnetak/pasaporteak
- H10: Tituluak / Diplomak
- J – Grabazioak
- K – Objektuak
- A – Ahots musikako partiturak
SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK
- Sarbide baldintzak: Materialak liburutegian libreki kontsulta daitezke
- Erreprodukzio baldintzak: Erreprodukzioa legeak ezartzen dituen mugen baitan baimentzen da.
- Dokumentuen hizkuntzak: Nagusiki gaztelaniaz.
- Ezaugarri fisikoak: Inprimatutako materiala, digitalizatutako paper-argazkiak eta soinu-materiala.
- Deskribapen-tresnak: File-Maker bidezko inbentarioa. Musika inprimatuaren atala FTk 2025ean egin zuen; gainerako materialak JLek 2024–2025 artean.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Lotutako dokumentazioa: https://archivo.ateneodemadrid.com/index.php/urbieta-mar-a-paz-2023
GAKO-HITZAK
Artxibo pertsonalak / Interpreteak / Ahots musika / Espainiako Irrati Nazionala