FUNTSA A178 – Luis Antín
Luis Antín-ek (1918-2002) Donostian oinarrituta garatu zuen bere musika ibilbidea. Profesionalki biolin eta biola instrumentista izan zen baina gitarra eta ahotsa ere landu zituen. Musika modernoa jorratzen zuten hainbat taldetan parte hartu izan zuen, eta eurentzat hogeita hamar ahots obra idatzi zituen. Funtsak, bere ahots sorkuntzak ez ezik, sinfoniko instrumentazioak eta dokumentazio pertsonala ere biltzen ditu.
Luis Antín margolaria ere bazen. Berak margotutako beste zortzi lamina ere jasotzen dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A178
- Izenburua: Luis Antín
- Datak: 1931-1983
- Tamaina eta euskarria: 1.20 m. l. (7 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Antín, Luis (1918-2002)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Luis Antín 1918ko maiatzaren 19an jaio zen Zaragozan. Bi urte zituenean bere sendia Donostiara lekualdatu zen. Orkestrako zuzendaria eta konpositorea zen José Espeita Fontán-en iloba zen, bai eta José Espeita García-Arista-ren lehengusua, zinerako hainbat soinu banda idatzi zituenak. Garibay kalean zegoen musika akademian ikasi zuen, eta bertan hasi zen solfeoa eta biolina ikasten.
Tiple bezala nabarmendu zen, eta San Vicente, Santa María eta San Ignacioko eskolanietan parte hartu izan zuen. 1932an Juan Gorostidiren prestakuntzarekin eta Manuel de Falla-ren zuzendaritzapean Retablo de Maese Pedro obraren “Trujamán”-en papera bete zuen San Telmo Museoan.
Gerratean Bilboko Batallón Sacco Vanzetti-n egon zen eta beranduago Celtan, sarjentu graduazioa lortuz. 1937ko abuztuaren 26an preso eraman zuten, eta hainbat langileen batailoitan lan egin izan zuen 1940 arte.
45-46 ikasturteko Donostiako Udal Kontserbatorioko karrera amaierako saria eman zioten, eta Donostiako Musika Orkestran biola bezala parte hartu zuen. Konposizioari dagokionean Ramón Usandizagaren zuzendaritzapean “Danza Española”, “Cuatro apuntes para orquesta” eta “Obertura para un romance gitano” estreinatu zituen.
Orkestrarekin hogeita hamar ahots obra inguruan estreinatu zituen hiri ezberdinetara bidaiatuz.
50. hamarkadatik 70. Hamarkadara Pascual Regañón-entzat lan egin zuen Donsotian Parrilla Trinketa dantzalekuko biolinista eta orkestrako zuzendari gisa.
Azkenik, musika, gitarra eta bandurriako irakasle izan zen Donostia eta Probintziako hainbat ikastetxetan. 2002ko urtarrilaren 19an zendu zen. - Historia artxibistikoa: Luis Antín-ek musikagile bezala izandako jardueraren ondorioz eta harizko tresnen interprete gisa (biolina, biola eta gitarra) sortutako materialez osatutako musika funtsa.
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2015eko urriaren 15ean Pilar Antín Gómez-ek Eresbili dohaintzan eman zion
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsa eskuidatzitako eta inprimatutako partituez osatuta dago nagusiki. Alde batetik Luis Antín-ek berak sortutako lanak daude, eta bestetik bere musika liburutegia, horietatik talde instrumentalentzako partiturak aipagarriak direlarik. Funtsean, prentsa zatiak, programak eta argazkiak daude. Era berean Luis Antinek margotutako 8 lamina daude.
- Antolamentua:
A – Luis Antinen obra musikala
B – Metodoak eta didaktika
C – Biolin bakarrerako partiturak
D – Biolin eta pianorako partiturak
E – Bi biolinentzako partiturak
F – Biolarako partiturak
G – Gitarra, mandolinarako partiturak
H – Pianorako partiturak
I – Kantu eta pianorako partiturak
J – Talde intrumentalerako partiturak
K – Sakelako-partiturak
L – Liburuak
M – Dokumentazioa
N – Argazkiak
O – Grafika
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera nagusiki
- Deskribapenerako baliabideak: 2015eko abendua eta 2016ko urtarrila bitartean Mark Barnés-ek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Luis Antín (1919-2002)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika herrikoia / Saloirako musika / Biolinerako musika / Biolarako musika / Gitarrarako musika