Eskuidatzia Piano Forte-rako

MUSIKA ESKUIDATZIA

Conseiller des Dames et des Demoiselles-en (1865) inprimaki soltea

MUSIKA INPRIMATUA

B. Eslava-ren partitura

MUSIKA INPRIMATUA

FUNTSA A170 – Zabala Sendia


 

Zavala abizena Gipuzkoako Ordizia eta Tolosa herriekin erlazionatzen da. Tolosako Aramburu Jauregian bizi zen senideena zen musika bilduma, eta beraiena zen ere Zavalarreta izeneko landa eremuko etxea.
Funtsean sendiak XIX. mendearen bigarren erdian erabili izan zituen partituren bilduma jasotzen da. Partituretan Florencio Zavala, Concepcion Zavala, Miguel Mª de Zavala, Dionisio Montel, Higinio de Garmendia, Maria Yrizar edo Zavalarreta sinadurak azaltzen dira. Funtsa Tolosan osatu zen.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A170
  • Izenburua: Zabala Familia
  • Datak: 1830-1900
  • Tamaina eta euskarria: 1.20 m., 7 kutxa

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Familia Zavala – Zabala Familia
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Zavala abizena Gipuzkoako Ordizia eta Tolosa herriekin erlazionatzen da. Tolosako Aramburu Jauregian bizi zen senideena zen musika bilduma, eta beraiena zen ere Zavalarreta izeneko landa eremuko etxea.
  • Sarrerari buruzko datuak: Xabier Mirena Zabala Zeberiok(Hondarribia) 2013. Urtean dohaintzan eman zion funtsa Eresbili.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean inprimatutako partiturak aurkitzen ditugu, pianorako eta ganberarako nagusiki, eta horien artean aipagarriak dira Antonio Romerok eta Bonifacio Eslavak Madrilen argitaratu zituzten partiturak. Frantziako modako aldizkarietako musika gehigarriak ere jasotzen dira bai eta Aires Vascongados bildumako zenbaki solteak ere.
  • Antolamentua:
    A. Pianorako musika. Eslava eta Romero argitalpenak
    B. Pianorako musica. Frantziako argitalpenen harpidetzak
    C. Bi eskutarako piano musika
    D. Lau eskutarako piano musika
    E. Biolin eta pianorako musika
    F. Flautarako musika
    G. Ahots eta pianorako musika
    H. Erlijioso musika
    I. Instrumentu talderako musika
    J. Metodoak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Partiturak frantsesez, euskaraz, gazteleraz eta latinez daude.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2016ko urtarrila eta otsaila bitartean Mark Barnés-ek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.

DESKRIBAPENAREN KONTROLA

  • Deskribapen(ar)en data(k): 2016ko otsailak 19an Mark Barnések egindako deskribapena.

HITZ GAKOAK

  • Lekuak: Tolosa
  • Gaiak:  Pianorako musika / Ganbara musika