Magnetofoi-zintaren txirrika

c. 1970

FUNTSA A29 – FAMILIA ARISTONDO


 

Magnetofoi zintetako grabazio bilduma hau Ondarroarekin (Bizkaia) erlazionatzen da, eta Juan Luis Aristondoren sendiak grabatu izan zituen. Juan Luis Aristono Ekuadorreko Misioetan apaiz lanetan ibili izan zen eta geroago Ibarrekolanda, Mallabia eta Berangoko parrokietako apaiza izan zen bai eta Bilboko San Antón parrokikoa eta Loiuko San Clara komentukoa.
Grabazioetan honakoak aurki ditzakegu: Grupo Ondárroak abestutako euskarazko abestiak, Puebloviejo-ko (Ekuador) Larunbata Santuko meza, sendiaren elkarrizketak euskaraz eta gazteleraz, José Luis-i zuzendutako hitzak, Ondarroako abesti herrikoi euskaldunak, organorako musika eta musika herrikoi instrumentala.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A161
  • Izenburua: Familia Aristondo
  • Datak: ca. 1968 – 1975
  • Tamaina eta euskarria: zinta magentofoiko 7 karrete

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Aristondo, José Luis (1931-)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Juan Luis Aristondo (Ondarroa, 1931) urte askotan Ekuador-eko Misioetan egon ondoren beste batzuen artean, Ibarrekolanda, Mallabia, Berango eta Bilboko San Anton parrokietako apaiza izan zen.
  • Historia artxibistikoa: Zintak Juan Luis Aristorndoren Ondarroako etxetik etorri dira.
  • Sarrerari buruzko datuak: Ibone Elordi Aristondok bere gurasoen urrezko ezteietarako zinten digitalizazioa eskatu zuen. 2010eko urriaren 21ean MRV bidez bidali zituen eta jatorrizko zintak Eresbilek gordetzeko baimena eman zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Magnetofoi zintetako grabazio bilduma hau Ondarroarekin (Bizkaia) erlazionatzen da, eta Juan Luis Aristondoren sendiak grabatu izan zituen. Grabazioetan honakoak aurki ditzakegu: Grupo Ondárroak abestutako euskarazko abestiak, Puebloviejo-ko (Ekuador) Larunbata Santuko meza, sendiaren elkarrizketak euskaraz eta gazteleraz, José Luis-i zuzendutako hitzak, Ondarroako abesti herrikoi euskaldunak, organorako musika eta musika herrikoi instrumentala.
  • Antolamentua: Currens zenbakiak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Sarbide mugatua
  • Kopiak egiteko baldintzak: Soilik Aristondo sendiaren baimenarekin erabili daiteke.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara eta Espainiera
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Nahiko egoera onean aurkitzen dira.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2011ko martxoaren 31n katalogo informatikoa File-Maker-en egin zen.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Kopiei buruzko informazioa: Eresbilek wav artxibategien master kopia gordetzen du DVD-an.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Ondarroa
  • Gaiak: Soinu grabazioak / Euskal folklorea / Hitzaren artxiboa