FUNTSA A160 – AURELIO – TEODORO GRACIA
Funtsean aitaren eta semearen dokumentazioa jasotzen da. Teodoro Gracia Herreros (1912-1939) Aurelio Graciaren semea zenak, 1931n Enrique Fernández Arbós-ekin biolina ikasi zuen Madrilgo Musika Kontserbatorio Nazionalean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekar bati esker. 1939an Madrilen eraila izan zen. Biolinista izateaz gain musikagilea ere bazen. Madrilgo Orquesta Clásica edo Orquesta Capitol-eko concertinoa izan zen.
Aurelio Gracia Momediano (1885-1941) 1907an Sociedad Económica Vascongadaren Musika Akademiako biolin ikaslea izan zen.
Funtsean dokumentazio pertsonala eta inprimatutako partiturez gain, Teodoro Graciari dagokion musika dokumentazioa aurkitzen dugu nagusiki. Era berean, jaiotzez Errioxakoa zen Aurelio Gracia bere aitaren inprimatutako partiturak ere aurki daitezke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A160
- Izenburua: Aurelio y Teodoro Gracia
- Datak: 1900 – 1939
- Tamaina eta euskarria: 0,16 m. hasieran
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Gracia Herreros, Teodoro (1912-1936)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Teodoro Gracia Herreros (1912-1939) Aurelio Graciaren semea zenak, 1931n Enrique Fernández Arbós-ekin biolina ikasi zuen Madrilgo Musika Kontserbatorio Nazionalean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekar bati esker. 1939an Madrilen eraila izan zen. Biolinista izateaz gain musikagilea ere bazen. Madrilgo Orquesta Clásica edo Orquesta Capitol-eko concertinoa izan zen.
Aurelio Gracia Momediano (1885-1941) 1907an Sociedad Económica Vascongadaren Musika Akademiako biolin ikaslea izan zen. - Historia artxibistikoa: Partituren funtsa sendiaren Easo kaleko 51, 3 helbidean gordetzen zen. Aurelio Gracia hil zenean Aurelia eta Juanita bere alaben esku gelditu zen.
Etxebizitza saldu zenean, etxe azpian kokatzen zen sanitarioen saltzaileak funtsa jaso zuen, eta Joxean Aranzabal bere koinatuari eman zion, Joakin Otamendiren laguna. Dei baten ostean, Joxan Aranzabalek 2010eko otsailaren 2an funtsa Eresbilen utzi zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsak Teodoro Graciaren musika dokumentazioa jasotzen du nagusiki, baina zenbait dokumentazio pertsonal ere jasotzen du. Era berean jaiotzez Errioxakoa zen Aurelio Gracia bere aitaren inprimatutako zenbait partitura ere jasotzen ditu.
Partiturak saloiko musika taldeentzako auto-edizioak dira, pasodobleak eta foxtrots generokoak nagusiki. - Antolamentua:
A – Aurelio Graciaren lanak:
1. Orkestrinarako bere lanak;
2. Harizko tresnentzako ganbera lanak;
3. Banda;
4. Hainbat dokumentu
B –Teodoro Graciaren lanak:
1. Jazban-erako bere lanak
2. Hainbat dokumentu.
C – Beste musikagileen lanak - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2014ean katalogo informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Teodoro Gracia Herreros (1912-1939) / Aurelio Gracia Momediano (1885-1941)
- Lekuak: Donostia
- Gaiak: Areto musika / Herri-musika