FUNTSA A141 – Alfonso Ugarte
Alfonso Ugarte (1879-1937), 1900 urtean oposizioz lortu zuen Lizarrako San Pedro parrokiako organista plaza, eta 1902an plazaz jabetu zen. Bertan garatu zuen bere musika jarduera. Eskolapioen eta Kaputxinoen Ikastetxeko eta Kaputxinoen Ikastetxeetako musika irakasle izan zen, eta 1920tik aurrera Lizarrako bandako Zuzendaria izan zen. 1916an San Juan Bautista parrokiako organista izatera pasa zen, eta bertan jardun zuen bere heriotza arte.
Funtsean Alfonso Ugarteren artxiboa eta musika liburutegia aurki dezakegu, bere musika lanen eskuidatziekin, bai eta bere lanetan erabili izan zituen erlijio musika eta bandarako musika ere. Leonardo Santa Isabelen (1870-1947) musika liburutegiaren zati bat ere gordetzen da.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A141
- Izenburua: Alfonso Ugarte
- Datak: 1898 – 1937
- Tamaina eta euskarria: 7,2 m. (48 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Ugarte, Alfonso (1879-1937)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1879an jaio zen Antzuolan Alfonso Ugarte. Harmonia eta konposizioa Pedro Martinez de Retanarekin ikasi ondoren, 1900an Lizarrako San Pedro Parrokiako organista plaza lortu zuen, baina ez zuen plaza hartu 1902 arte. Lizarran egin zuen bere musika-jardunetik asko. Eskolapioen eta Kaputxinoen Ikastetxeetan musika-irakasle izan zen, eta 1920tik aurrera Lizarrako udal bandaren zuzendari. 1916an San Juan Bautista parrokiako organista izatera pasa zen eta han aritu zen hil zen arte. Hainbat musika-lehiaketatako tribunaletan parte hartu zuen, eta kontzertuak antolatzen ere ibili zen Lizarran (esanguratsuenetakoa 1924an Madrilgo Orkestra Sinfonikoak jo zuenekoa Arbosek zuzenduta). Solfeo-, organo-, piano-, harmonia- eta konposizio-ikasle ugari izan zituen. Oso pelotazalea zen, eta nazionalista sutsua, Eusko-Etxeko lehendakaria izateraino.
Ehundik gora musika-lan sortu zuen, gehienak musika erlijiosozkoak. Pio X.naren “Motu Proprio”a jarraituz, Ugartek musika-erlijiosoaren erreforma gogoz bultzatu zuen. Hiru ahotsetarako meza bat, moteteak, himno ugari, Ama Birjinari abestiak, gozoak, eta abar idatzi zituen; musika profanoan, berriz, pianorako obrak, bandarakoak, txistu bandarakoak, ganbera-musikakoak, eta abar egin zituen. Eusko Ikaskuntzak Alfonso Ugarteri buruzko ikerketa beka antolatu du. Alfonso Ugarte Lizarran hil zen 1937an. - Historia artxibistikoa: Alfonso Ugarte hil ondoren,funtsa apaiza den Julio Ugarte bere semearen etxera joan zen, Donostiara.
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa musikagilearen bilobek dohaintzan eman zuten, Imanol Muñoz-en bitartez, berak 2006 eta 2008 bitartean musika liburutegiaren gehiengoa ekarri zuen. 2015ean Jokin Nabaskues-ek Alfonso Ugarteren jatorrizko obrak eman zituen, dokumentazio pertsonala eta gutunak.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Alfonso Ugarteren musika Artxiboa eta Liburutegia Leonardo Santa Isabelen (1870-1947) musika liburutegiaren zati bat ere gordetzen da.
- Antolamentua:
A. Alfonso Ugartek sortutako musika
B. Ahots musika Bilduma, Atal eta bolumenetan
C. Ahots musika erlijiosoa
D. Musika organikoa
E. Aldizkari, buletin eta memorietako testuak
F. Musika literatura eta ikasketa testuak
G. Euskal Musika
H. Ahots musika eta musika instrumentala
I. Liriko, dramatiko eta sinfoniko generoetako lanak
J. Dokumentazio pertsonala
K. Kontzertuetako programak – Salmenta katalogoak
L. Ikonografia
- Eskuratzekoak: 2015eko maiatzaren 27an Alfonso Ugarteren musika artxiboaren katalogoarekin batera iritsitako dokumentazio pertsonala. Alfonso Ugartek konposatutako lanen originalak 2015eko ekainaren 2, 5 eta 8an sartu ziren. Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: katalogo informatikoa File-Maker-en Mark Barnés-ek egina 2016ko otsaila eta abuztua bitartean.
- ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Erlazionatutako deskribapen-unitateak. 2016ko urtarrilean konpositorearen objektu pertsonalak (dominak, pianoa, plakak eta markoztatutako argazkiak) Lizarrako Julían Románo Udal Musika Kontserbatorioan utzi ziren.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Alfonso Ugarte (1879-1937)
- Lekuak: Estella – Lizarra
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Organorako musika / Pianorako musika / Koru musika / Musika lirikoa / Musika liburutegia / Gutunak