FUNTSA A139 – Ana Leonet Arrate
Ana Leonet-ek (1902-1983) harmonium-a jotzen zuen Sta. Mª de la Asunción parrokian, egun elkarturik dauden Markina eta Xemein herriek elkarbanatzen zuten parrokian. Ezin izan zuen organoa jo garai hartan emakumeei sarrera galarazten zitzaielako. Harmonium-aren inguruan Anak lagunduta nesken abesbatza elkartzen zen, mezak eta funtzio paraliturgiakoak musikalki laguntzeko.
Funtsean erlijio musika eta musika profanoko partiturak eta zatiak daude. Abesbatza eta organorako obrak aurkitzen ditugu batez ere (moteteak, ereserkiak, otoitzak, etab) eta pianorako edo ahots eta pianorako obra profanoak: erromantzak, tangoak, vals-ak, tarantelak, fox-trots-ak, zortzikoak, etab…
Didaktikari buruzko atal txiki bat ere badago.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A139
. Izenburua: Ana Leonet Arrate
. Datak: ca. 1875 – ca.1934
. Tamaina eta euskarria: 0,45 m (3 kutxa, ca. 186 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Leonet Arrate, Ana (1902-1983)
. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Ana Leonet-ek (1902-1983) harmonium-a jotzen zuen Sta. Mª de la Asunción parrokian, egun elkarturik dauden Markina eta Xemein herriek elkarbanatzen zuten parrokian. Ezin izan zuen organoa jo garai hartan emakumeei sarrera galarazten zitzaielako. Harmonium-aren inguruan Anak lagunduta nesken abesbatza elkartzen zen, mezak eta funtzio paraliturgiakoak musikalki laguntzeko.
. Historia artxibistikoa: Dokumentuak José Mª Arrizabalagak , Markinako organista, gordetzen zituen.
. Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza José Mª Arrizabalagak egin zuen2006ean.
EDUKIA ETA EGITURA
. Garrantzia eta edukia: Funtsean erlijio musika eta musika profanoko partiturak eta zatiak daude. Abesbatza eta organorako obrak aurkitzen ditugu batez ere (moteteak, ereserkiak, otoitzak, etab) eta pianorako edo ahots eta pianorako obra profanoak: erromantzak, tangoak, vals-ak, tarantelak, fox-trots-ak, zortzikoak, etab…
Didaktikari buruzko atal txiki bat ere badago.
. Antolamentua: Inbentarioa honako hiru ataletan sailkatzen da: Erlijio musika; Musika profanoa (bi kasuetan eskuidatziak aurretik aurkezten dira); eta Didaktika.
Dokumentuak currens zenbakien arabera sailkatzen dira.
. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Latina, euskara eta espainiera nagusiki
. Deskribapenerako baliabideak: 2007ko urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra egin zuen Mark Barnés-ek katalogo informatikoa File-Maker-en.
HITZ GAKOAK
. Lugares: Markina
. Gaiak: Musika erlijiosoa / Pianorako musika / Ahots eta pianorako musika /Musika herrikoia