FUNTSA A134 – Mª Luisa Ozaita
María Luisa Ozaita (1937-2017) musikagile eta klabezinista da. Europa eta Ameriketako hainbat lurraldetan kontzertu ugari eskaini izan ditu musikagile garaikideen obrak estreinatuz. Asociación Mujeres en la Música sortu eta bere lehendakaria izan zen. Patricia Adkins Chitiren Las mujeres en la música liburuko”Las compositoras españolas” atala idatzi zuen.
Funtsean berak sortutako musika konposizioen jatorrizko partiturak eta kopiak gordetzen dira, bai eta bere liburutegiaren zati bat ere. Emakume musikagileei buruzko partiturak eta dokumentazioa aurki daiteke eta 1999an Bilbon egin zen “Mujeres en la Música” kongresuari buruzko dokumentazioa ere.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A134
. Izenburua: María Luisa Ozaita
. Datak: c.1950 – 2013
. Tamaina eta euskarria: 74 kutxa (1370 textu dokumentu y 288 dosier argazkiekin)
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Ozaita, María Luisa (1937-2017)
. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Barakaldon jaio zen 1939an. Pianoko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, ondoren konposizioa, organoa eta kantua Fernando Remacharekin ikasi zuen. Konposizio eta Klabezineko tituluak eskuratu zituen Alikanteko Kontserbatorioan. Antzinako musikan murgildu eta klabezinean espezializatu zen. Ikastaro ugari egin ditu: Santiago de Compostela eta Granadako Nazioarteko Ikastaroak, Copenhaguen L. Thybo y K.J. Isaksen-ekin, Veyron-Lacroix-ekin, Udako Nazioarteko Akademian Kennet Gilbert-ekin. Ambereseko museoan antzinako instrumentuei buruzko ikerketa egin zuen (1980-1982). Klabezinista bezala kontzertu ugari eman ditu herrialde desberdinetan.
Konposizioari dagokionez, genero desberdinak landu ditu: musika eszenikoa, orkestrarako musika, musika korala, talde instrumentalerako musika, ahots eta laguntzarako, klaberako, eta abar. Nazioarteko jaialditan Espainiar estatua ordezkatu zuen eta bere obrak Donna In Musica bezelako gune garrantzitsuetan estreinatu dira. 2007an Dúo II lanagatik SGAE saria lortu zuen.
Bestalde, 1985ean Mujeres en la música elkartea sortu zuen emakumeak konposatutako musika zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kongresuak, kontzertu bereziak, musikagile emakumeen artxiboa edo La otra historia de la música proiektuak izan dira elkartearen ekintzetako batzuk.
. Historia artxibistikoa: 2005eko abenduan musikagileak Eresbilera deitu zuen esan Bilboko etxea saltzera zihoala eta etxebizitza horretan zegoen musika funtsa Eresbili dohaintzan eman nahi ziola azaldu zuen.
. Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2006ko urtarrilaren 18an dohaintza moduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
. Garrantzia eta edukia: Funtsean berak sortutako musika konposizioen jatorrizko partiturak eta kopiak gordetzen dira, bai eta bere liburutegiaren zati bat ere. Emakume musikagileei buruzko partiturak eta dokumentazioa aurki daiteke eta 1999an Bilbon egin zen “Mujeres en la Música” kongresuari buruzko dokumentazioa ere.
. Antolamentua:
A: Bere partiturak
B: Idatziak eta hitzaldiak
C: Partituren liburutegia
D: Liburu eta aldizkarien liburutegia
E: Dokumentazio pertsonala
F: Programak
G: Autorearen jarduerei buruzko dokumentazioa
H: Gutunak
I. Espainiako emakumeen partiturak
J. Nazioarteko emukumeen partiturak
K. Gutunak emakumeekin
L. Mujeres en la música Elkartea
M. Mujeres en la música katalogoak
N. Mujeres en la música ikus-entzunezko dokumentazioa
O. Mujeres en la música argazkiak
P. Argazki pertsonalak
Q. Material pedagogikoa
R. Musikakoak ez diren gaiei buruzko dokumentazioa
. Eskuratzekoak: 2011ko ekainaren 8an funtsak sarrera berriak izan zituen.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera nagusiki
. Deskribapenerako baliabideak: 2006an Mark Barnés-ek egin zuen inbentarioa.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
. Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Musikagileak 2016ean oraindik ere obrak eta dokumentazioa sortzen ditu sortzen, bere Madrilego etxean.
HITZ GAKOAK
. Pertsonak: Ozaita, Mª Luisa (1937-2017)
. Lekuak: Bilbao / Madrid
. Gaiak: Emaku konposagileak / Ganbarako musika / Pianorako musika / Liburutegi musikala