Inocencio Gaztelumendi

(1885-1961)

Inocencio Gaztelumendiren Ave Maria

MUSIKA ERLIJIOSOA

Inocencio Gaztelumendiren Recreación “La Plata”

PIANO MUSIKA

Isidro Ansorenaren Mandazubi

TXISTU MUSIKA

FUNTSA A130 – INOCENCIO GAZTELUMENDI


Inocencio Gaztelumendi (1885-1961) musikagilea, zuzendaria eta oboe-jolea izan zen. 1928an Donostiako San Cecilia Abesbatza sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen 1955 arte. Donostiako Udal Musika Bandako oboe bakarlaria izan zen. Koru musika erlijiosoa konposatu zuen, Hondarribiko gipuzkoar musika taldeentzat batez ere.
Funtsa XX. mendearen lehen erdian datatutako partitura eskuidatziz osatzen da. Hondarribiko banden argazkiak daude, Donostiako “Unión Bella-Iruchulo”-koak (1935) bai eta Donostiako “Santa Cecilia” abesbatzakoak ere (1941).

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A130
  • Izenburua: Inocencio Gaztelumendi
  • Datak: 1910 – 1955
  • Tamaina eta euskarria: 2 kutxa (ca. 66 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Gaztelumendi, Inocencio (1885-1961)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Inocencio Gaztelumendi musikagilea, zuzendaria eta oboe-jolea izan zen. 1885eko uztailaren 27an jaio zen. 1928an Donostiako San Cecilia Abesbatza sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen 1955 arte. Donostiako Udal Musika Bandako oboe bakarlaria izan zen. Koru musika erlijiosoa konposatu zuen, beste batzuen artean “Misa Consolatrix aflictorum”, Guapalupemo Ama Birjinaren omenez Meza eta Salvea, bai eta Hondarribiaren omenezko “Ondarribi” obra eta txisturako grabatutako “Nere oroimenak” bandarako obra. 1961eko abenduaren 21n zendu zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2005eko maiatzaren 5ean egin zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsa XX. mendearen lehen erdian datatutako partitura eskuidatziz osatzen da. Hondarribiko banden argazkiak daude, Donostiako “Unión Bella-Iruchulo”-koak (1935) bai eta Donostiako “Santa Cecilia” abesbatzakoak ere (1941).
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Inocencio Gaztelumendi (1885-1961)
  • Lekuak: Hondarribia
  • Gaiak: Musika erlijiosoa / Bandarako musika / Koru musika