Gotzon Aulestia (1940-2003)

Euskaldun bizi nahi dut, Gotzon Aulestia-ren eskuizkribuzko partitura

Lan propioak

Herma, Iannis Xenakis, argitaratutako partitura (Boosey & Hawkes)

Liburutegia – XX mendeko Partiturak

Misa en Mi b, Hilarión Eslava, argitaratutako partitura (B. Eslava)

Liburutegia – Partiturak

Arrantzaleekin, Gotzon Aulestiaren diskoa, 33 b/min-ko disko (1978)

Fonoteka

Oliver Messiaen: L’oeuvre d’orgue, disko trinkoa (1986)

Dokumentazioa

IX Congresso Eucaristico Nacional: Diploma, Manaus, 1975

Dokumentazio pertsonala

FUNTSA A117 – GOTZON AULESTIA


 

Gotzon Aulestia (1940-2003) musika garaikidearekin konprometitutako apaiz eta musikagilea zen. 1958an Granadan ekin zion teologia ikasketei eta 1963an Donostian apaiz ordenatu zen. Urte hauetan organoa, kantu gregorianoa, pianoa eta konposizioa ikasi zituen. 1964an Harmoniako karrerako lehen saria lortu zuen eta 1965ean Fugakoa. Bere ikasketak O. Messiaen eta G. Gombau-rekin areagotu zituen. Donostiako Artzain Onaren organista izan zen eta Donostiako Kontserbatorioan armonia eta konposizio irakasle izan zen.
Funtsean 1.200 partitura daude eta 1.000 dokumentu inguru liburu, aldizkari, programa eta dokumentu, musika garaikidearekin erlazionatuak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A117
  • Izenburua: Gotzon Aulestia
  • Datak: 1911 – 2002
  • Tamaina eta euskarria: 101 kutxa (2182 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Aulestia, Gotzon (1940-2003)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1940 urtean jaio zen Ondarroan. Haurtzaroan hasi zituen bere ikasketa musikalak, 1963an Donostiako Kontserbatorioan oatu zituelarik, Cabanasekin pianoa eta Escudero maisuarekin konposaketa. 1964 urtean karrera amaieran Lehen Saria lortu zien Armonian eta 1966ean Fugan. Gero Parisen hedatu eta hobetu egin zituen bere ikasketak Olivier Messiaen maisuarekin.
    1968an Madrilera joan zen, Aita Recoletosen organista izan zelarik dodekafonismoa eta musika seriala ikasten zuen bitartean Gerardo Gombaurekin. Donostiara bueltatzen da, Eleiz Katedral Santuko organista eta Kontserbatorioko armonia eta konposizio irakaslea izanik. 2003 urtean hil zen.
    Erlijioso konposaketak ditu, bai eta didactikoak, edota korurako, kamarako edo orkestrarako idatzitakoak ere.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa Donostiako Gotzon Aulestiaren etxean gordetzen zen. Musika atala Gorka Aulestia bere anaiak hautatu zuen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza. 2003 urtean Gorka Aulestia bere anaiak Eresbilen utzi zuen Gotzon Aulestiaren nahia betez.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean 1200 partitura daude eta liburu, aldizkari, programa eta dokumentazio ezberdinetatik jasotako 1.000 dokumentu daude, musika garaikidearekin erlazionatutakoak.
  • Antolamentua:
    A. Gotzon Aulestia-ren konposizioak
    B. Liburutegia. XX. mendeko partiturak
    C. Liburutegia. Partiturak
    D. Liburutegia. Liburuak
    E. Liburutegia. Aldizkariak
    F. Fonoteka
    G. Didaktika
    H. Dokumentazio pertsonala
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2004ean inbentarioa File-Maker-en.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Gotzon Aulestia (1940-2003)
  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Sorkuntza garaikidea / Erlijio-musika / Koru musika / Pianorako musika / Ganbera musika / Orkestrarako musika / Herri-musika / Musika liburutegia / Soinu grabazioak