Lehenengo Jaialdia. 1973. urteko programa

Programa. 2016ko edizioa

Liburuxka. 1999ko edizioa

FUNTSA A102 – MUSIKASTE


 

Musikaste, Andra Mari abesbatzaren iniziatibaz sortutako musika astea da, euskal autoreen lanak difunditzeko xedea duena. 1973az geroztik Errenterian maiatzanospatzen da . 1995 arte Andra Mari abesbatzak antolaketa bere gain hartzen zuen. 1996tik aurrera Eresbilek programazio eta kudeaketa lanen ardura bere gain hartu zuen Andra Marirekin batera. Musika asteak musika genero ezberdinetako kontzertuak eskaintzen ditu (aintzinako musika, garaikidea, korala, ganberakoa) bei kontzertu sinfoniko batekin amaituz.
Funtsean Musikastek eskaini izan dituen kontzertu guztien grabazioak gordetzen dira, bai eta jaialdiaren inaugurazio hitzaldi gehienak ere. Kontzertuen argazki erreportaiak aurki daitezke ere. Dokumentazio administratiboan, interpreteekin elkarbanatutak ogutunak, curriculum-ak, obren azalpenak, kontratuak, prentsa, etabar aurkitzen ditugu….

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A102
  • Izenburua: Musikaste
  • Datak: 1973 –
  • Tamaina eta euskarria: 250 grabazio (115 zinta magnetofoiko biribilkiak, 104 DAT, 10 kasete analogiko, 6 minidisc, 15 CD-R), 8.677 argazki, kutxak administrazioko dokumentazioarekin eta prentsarekin

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Musikaste
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Musikaste, Andra Mari abesbatzaren iniziatibaz sortutako musika astea da, euskal autoreen lanak difunditzeko xedea duena. 1973az geroztik Errenterian maiatzanospatzen da . 1995 arte Andra Mari abesbatzak antolaketa bere gain hartzen zuen. 1996tik aurrera Eresbilek programazio eta kudeaketa lanen ardura bere gain hartu zuen Andra Marirekin batera. Musika asteak musika genero ezberdinetako kontzertuak eskaintzen ditu (aintzinako musika, garaikidea, korala, ganberakoa) bei kontzertu sinfoniko batekin amaituz.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa beti Eresbilek gorde izan du, lehenik Martín Echeverriako egoitzean, eta 2002ko ekainetik aurrera Alfonso XI-ko egoitzara lekualdatu zen. 2001ean ordurarteko grabazioen inbentarioa egin zen
  • Sarrerari buruzko datuak: Funtsa ekoizleak gordetzen du

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean Musikastek eskaini izan dituen kontzertu guztien grabazioak gordetzen dira, bai eta jaialdiaren inaugurazio hitzaldi gehienak ere. Kontzertuen argazki erreportaiak aurki daitezke ere. Dokumentazio administratiboan, interpreteekin elkarbanatutak ogutunak, curriculum-ak, obren azalpenak, kontratuak, prentsa, etabar aurkitzen ditugu….
  • Antolamentua:
    Honako multzoak ezarri dira:
    A: Magnetofoi zinten biribilkiak
    B: Kasete analogikoak
    C: Kasete digitalak (DAT)
    D: Disko konpaktuak (Eskuratze kopia)
    E: DVD-R (masterrak)
    F: Argazkiak
    L: Adminsitrazioa
    M: Prentsa
    N: Programak
    O: Kartelak
    Q: Beste inprimakiak (sarrerak, iragarkiak…)
  • Eskuratzekoak: Ikus-entzunezko dokumentuak eta argazkiak, urtero maiatza inguruan, jaialdia amaitzen denea,n funtsari gehitzen zaizkio. Dokumentazio administratiboa sortzen doan heinean transferitzen da.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Ikus-entzunezko dokumentuak eta argazkiak libreki kontsultatu daitezke. Dokumentu adminsitratiboak mugatuak dute sarbidea.
    Grabazio formato ezberdinak dira, eta kontsulta erraztearren grabazio guztiak CD-R-ra pasa dira
  • Kopiak egiteko baldintzak: Ikasketa eta ikerketarako soinu dokumentuen eta ikus-entzunezko dokumentuen kopiak egin dadaitezke, aldez aurretik eta idatziz.
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Koloreetako zenbait argazkietan galerak ikus daitezke. 2004tik aurrera argazkiak soilik digitalak dira.
  • Deskribapenerako baliabideak: Grabazioen katalogazioa Absys-en, eta argazkiena File-Maker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: 1987tik 2007ra RNEk grabazioen originalak egin zituen

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Errenteria
  • Gaiak: Musika kudeaketa / Jaialdiak / Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Koru musika / Musika sinfoniko-korala / Orkestrarako musika / Ahotsa eta pianorako musika